Kutxabankek marka-posizionamendu berria aurkeztu du: Benetan

Proiektuaren bitartez talentu berria erakarri nahi dute, bai eta bankuaren balio-proposamena argitu ere

Kutxabanken bulego bat | Kutxabank Kutxabanken bulego bat | Kutxabank

Marka posizionamendu berria garatu du Kutxabankek, Benetan diharduen banku gisa. Helburua da adieraztea bankuaren eta bere profesionalen konpromisoa, baita balio-proposamena argitzea ere: “hazkunde jasangarria eta hedapena bilatzen dituen bankua, errotuta dagoena, eta pertsonalizazioaren, hurbileko tratuaren eta balio erantsiko zerbitzuen alde egiten duena”. Horrez gain, talentu berria erakarri nahi dute proiektu berriaren bitartez, bankua teknologikoagoa eta digitalagoa izatea, baita enpresen artean lehiakorrago kokatzea ere.

Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak azaldu du “gauzak serio edo benetan hartzeak gure bezero bakoitzarekiko konpromiso sakona eta erantzukizuna adierazten” dituela. Serioak direla gehitu du presidenteak, eta haien lana “benetan hartzen dutela”.  Bestalde, bezeroen bizi- edo lan-proiektuen atzean dagoen diruaren balioa ulertzen dutela esan du Arriolak.

Gainera, logotipoa eguneratu du finantza erakundeak, eta 2025-2027 denboraldirako Benetan Plan Estrategikoa lantzen ari da jada.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK