Kutxabanken Gaztedi programak 1.700 plaza eskainiko ditu Aste Santurako jardueretan

Kirola, zientzia, teknologia eta hizkuntzak izango dira nagusi Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko jardueretan

Kirolaren arloan, kirol anitzeko hainbat udaleku eskainiko dituzte: eskalada, padela, padbola edota futbola| Argazkia: iStock Kirolaren arloan, kirol anitzeko hainbat udaleku eskainiko dituzte: eskalada, padela, padbola edota futbola| Argazkia: iStock

Kutxabanken Gaztedi programak Aste Santurako programa kaleratu berri du, eta beti bezala, "kirolaren, teknologiaren eta hizkuntzen aldeko apustua" egingo dutela azaldu dute. Adin guztietako haurrentzako 1.700 plaza baino gehiago eskainiko dituzte, haien esanetan, hurrengo eskola-oporretarako alternatiba "ludiko eta hezitzaile" baten zerbitzua emateko.

Kirolaren arloan, kirol anitzeko hainbat udaleku eskainiko dituzte: eskalada, padela, padbola, futbola, patinajea eta boleibola, Araban eta Bizkaian. Kirol bakar batean oinarritutako aukerak ere egongo dira, besteak beste, piragua, bela eta surf ikastaroak Bizkaian. Araskik antolatutako campusean, saskibaloian trebatzeko aukera ere egongo dela azaldu du finantza erakundeak. 

Bukatzeko, zientzia eta teknologiaren esparruan aukerak egongo dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Tailerretan hezkuntza-robotikako, programazioko eta bideojokoen garapeneko jarduerak egingo dituzte. Eta hizkuntzei dagokienez, ikasturtean ikasitakoa errepasatu ahal izango dute Nafarroako Bakaikuko barnetegian, baita sukaldaritza edota antzerkiko hainbat jarduera egin ere euskarazko campusean. Leioako campusean, berriz, izena eman ahal izango dute jarduera ludikoen bidez ingelesa hobetzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK