Laboral Kutxak 134,4 milioi euro irabazi ditu ekainera arte

325,36 milioi euroko interes-marjina sortu du ekitaldiaren lehenengo sei hilabeteetan, hau da, iazko epe berean baino %31,07 handiagoa.

Laboral Kutxarene egoitza | Argazkia: Laboral Kutxa Laboral Kutxarene egoitza | Argazkia: Laboral Kutxa

2024ko lehen seihilekoko emaitzak jakinarazi ditu Laboral Kutxak. 134,4 milioi euroko mozkin garbiak eskuratu ditu finantza erakundeak, iazko epe berean baino %22,44 gehiago. Interes-tasen bilakaerak eragina izan duela aitortu du Laboral Kutxak, baina, era berean, merkataritza jarduera “handia” izan da izandako emaitzaren arrazoia.

ROE errentagarritasun adierazlea %11,55ekoa izan da, eta bestelako adierazle finantzarioek ere kooperatibaren sendotasuna erakusten dute. Likidezia ratioa %64,67an kokatuta da, berankortasun tasa %2,41raino jaitsi da, eta kaudimena sektore “lehen postuetan” da, %23,78ko CET1 kapital-ratioarekin.

Laboral Kutxak 325,36 milioi euroko interes-marjina sortu du 2024ko lehenengo sei hilabeteetan, hau da, iazko epe berean baino %31,07 handiagoa. Komisioen sarrerak %4,83 hazi dira guztira, 68,1 milioi euroraino. Halaber, aurrezki-inbertsioko produktuetara bideratutako dibertsifikazioari esker, ondare kudeaketagatiko ekarpenak %13,32 egin du gora.

Kreditu kooperatibako bezeroen baliabideak, orotara, 30.502 milioi eurokoak dira ekainaren 30ean, 2024aren lehen erdian 1.296 milioi euroko gorakada izan ondoren. Era berean, kreditu inbertsio osoa 15.229 milioi eurokoa izan da; hau da, %1,60ko hazkundea izan du urtarriletik ekainera.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK