Laboral Kutxak 222 milioi euro irabazi zituen iaz, 2022an baino %48 gehiago

Finantza erakundeak larunbatean egindako batzar nagusian "historikotzat" jo ditu 2023an lortutako emaitzak

Adolfo Plaza Laboral Kutxako presidentea larunbatean egindako batzar nagusian | Argazkia: TuLankide Adolfo Plaza Laboral Kutxako presidentea larunbatean egindako batzar nagusian | Argazkia: TuLankide

Laboral Kutxak ohiko batzar nagusia egin du larunbatean Donostiako Kursaalean. Hala, batzarkideek aho batez onartu dituzte2023ko kontuak eta aurtengo kudeaketa plana. 

Adolfo Plazak lehen batzarra izan du entitateko presidente gisa, eta iazko emaitzak "bikaintzat" jo ditu. 2023an lortutako datuak "sabai historiko" bat dira entitatearentzat, eta, haiei esker, finantza erakundeak "etorkizuneko erronkei aurre egiteko aurreikusitako programa estrategikoak landu" ahal izango ditu.

Aurkeztu dituen emaitza ekonomikoei dagokionez, 222,7 milioi euro irabazi ditu Laboral Kutxa taldeak 2023an, aurreko urtean baino %48 gehiago. Aurrezkiaren atalean, %2,7 handitu dira kooperatibaren baliabide bitartekotuak. Kreditu-inbertsioa ere merkatuko batezbestekoa baino askoz hobea izan da entitatearentzat, nahiz eta, amortizazioen hazkundearen ondorioz, %1,31 txikitu den.

Azkenik, 2024rako kudeaketa plana ere batzarreko beste puntu garrantzitsuetako bat izan da. Xabier Egibar Laboral Kutxako zuzendariaren esanetan, finantza-egoera "kaudimenduna eta saneatua" abiapuntu hartuta, "agenda bikoitzaren helburuak betetzea izango da entitatearen orientabidea; hau da, orain, lehiatzea, eta, gerora begira, eraldatzea"

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK