EAEko Lan Ikuskaritzak irregulartasun posibleak igarri ditu hainbat kontrataziotan. Zehazki, lanaldi partzialeko 10.300 kontratazio baino gehiagotan antzeman dituzte gorabeherak, eta horregatik, 5.310 jakinarazpen bidali dizkie zenbait enpresei.
Jakinarazpen horietan lan partzialeko kontratuak dituzten enpresei adierazten zaie lan araudia urratzen ari direla, alegia, ez datozela bat enpresek aitortu duten lanaldia eta langileek benetan egin dutena. Aldi berean, jakinarazi zaie Gizarte Segurantzaren likidazio osagarriak sartu beharko dituztela, langileek egindakoarekin dagoen kotizazio aldeagatik.
Irregulartasun horiek antzemateko Iruzurraren aurka Borrokatzeko Tresna izenekoa erabili du Jaurlaritzak, zeinetan Espainiako Estatuko Lan Ikuskaritza Erakundearekin aritzen den.
Lurraldeka, abisua bidali zaien enpresa horietatik 2.833 dira bizkaitarrak (5.956 kontratu), 1.608 gipuzkoarrak (2.5993 kontratu) eta 869 arabarrak (1.782 kontratu). Orotara, EAEn langileak alta eman dituzten enpresen %9,3a dira.