Confebaskek ez du lanaldi murrizketa baztertzen, baina ez da bere lehentasuna

Lan jardunaldia txikitzeko "marjina" dagoela uste du Yagüek, baina "modu orokor batean" ezin dela gauzatu dio

Bizkaiko enpresa foroan parte hartu du Tamara Yagüek | Argazkia: Europa Press Bizkaiko enpresa foroan parte hartu du Tamara Yagüek | Argazkia: Europa Press

Tamara Yagüe Confebaskeko presidenteak adierazi du “marjina” dagoela lan jardunaldia murrizteko, baina ez dela “modu orokor batean” gauzatu behar, “konplikazioak” ekar baititzake, eta hein horretan, enpresa eta sektore bakoitzaren zehaztasunak aztertu behar direla esan du.

Yagüek El Correok eta Laboral Kutxak antolatutako Bizkaiko enpresa foroan parte hartu du Bilbon. "Lanaldia eta soldatak oso lotuta daude enpresen produktibitatearekin. Eta produktibitatea desberdina da enpresaren eta sektorearen arabera, baita lurraldearen arabera ere", adierazi du. Horren harira, lanaldia murriztuko lukeen araudi orokor batek enpresa bakoitzaren ñabardurak kontuan hartzen ez dituela iritzio dio patrolaneko buruak.

"Jakina, lanaldi murrizketa lor daiteke, baina denbora egokiak bilatu behar dira, eta lanaldiaren murrizketaren ondorioz suerta daitekeen ekoizpen edo lehiakortasun gabezia hori murrizteko neurriak bilatu behar dira", gehitu du.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak lau eguneko lanaldia aztertzeko eskatutako azterlana aipatu du. Yagüeren hitzetan, neurri hori "ez da enpresak kezkatzen dituen gauza bat, ezta gure lehentasun bat ere".

Hala ere, zehaztu duenez, "ez du esan nahi murrizketari ezezkoa ematen diogunik, baizik eta oraintxe bertan ez dela gure kezka", eta azterlana amaituta dagoenean, euskal enpresariek emaitzen inguruko azterketa egingo dutela ziurtatu du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK