Lanuzte egunak Bilboko Gurutze Gorriko Ospitalean eta Bizkaiko kiroldegietan

Lan baldintzak hobetzea eta hitzarmen kolektiboa negoziatzea izango dira aldarrikapen nagusiak

Argazkia: ELA Argazkia: ELA

ELA sindikatuak deituta, datozen egunetan lanuzteak egingo dituzte Bilboko Gurutze Gorriko Ospitaleko eta Bizkaiko kiroldegietako langileek. Lehen kasuan hiru greba egun egingo dituzte, eta bigarren kasuan lau. 

Bilboko Gurutze Gorriak Osakidetzarentzat egiten du lan, eta bere jardueraren %90 osasun publikoak azpikontratatuta dago. ELA sindikatuak azaldu duenez, "lan-baldintzak Osakidetzarenak baino okerragoak dira. Urteak daramatzate erosteko ahalmena galtzen eta lanaldi luzeagoa dute. Gainera, zuzendaritzak atzerapausoak proposatu ditu hitzarmena berritzeko". Bihar manifestazioa egingo dute Basurtuko ospitaletik abiatuta, eta Gurutze Gorriaren aurrean amaituz.

Bizkaiko kiroldegietako langileen kasuan, azpikontratatutako lantaldeak lau greba egun egingo ditu, hitzarmen kolektiboa negoziatzea eskatzeko. Bihar hasi eta ostiralera bitarte, lanuzteak burutuko dituzte. 2.000 langile baino gehiago daude grebara deituta. Hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen, eta negoziazioa "eduki nahikorik gabe, luzatzen ari da", diote. Hala, bihar elkarretaratzea egingo dute Bilbao Kirolaken egoitzaren aurrean, 11:00etan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK