Larrutik sortu da, ekonomia sozial eraldatzaile feminista sustatuko duen elkarte sarea

Datorren maiatzaren 24an Interkooperazio Feministaren lehen jardunaldia egingo dutela iragarri dute

Argazkia: Larrutik Argazkia: Larrutik

Larrutik jaio da, Ekonomia Sozial Eraldatzaile Feministaren markoan lan egiten duten kooperatiba eta elkarte sarea. Ekonomia feminista sustatuko duen zirkuitu ekonomikoa sortzea izango du helburu, eta oraingoz, Ara!Gorputz, Artaziakoop, Eihera, Emagin, Farapi, Harago, Irule, Juntura eta Parean kooperatibek egin dute bat egitasmora.

Gaur egin dute sarearen aurkezpena Hernanin, askotariko eraldaketa feministak sustatu nahi dituztela aldarrikatuz. Hala nola, “lana bizitzeko eta ez lanerako bizi, lan-baldintzak ikuspegi feministetatik definitu, merkatuan estandar feministak ezarri eta berriak sortu, interkooperazio feministan oinarrituko diren harremanak bultzatu, eraldaketarako lan egin eta ez sistema kapitalista heteropatriarkala birsortzeko”.

Errealitateari zein ditugun harreman sozioekonomikoei modu kritikoan begiratuko diotela ere nabarmendu dute. Gaurko agerraldian, datorren maiatzaren 24an egingo duten Interkooperazio Feministaren Jardunaldiaren berri ere eman dute. Egitaraua eta izen ematearen berri aurrerago emango duela jakinarazi du elkartea sareak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK