Laugarren hilabetez segidan gora egin du inflazioak, %3an kokatuta

Inflazioa %19tik gorakoa da 2021az geroztik. Hau da, bizitza duela lau urte baino %19 garestiagoa da

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Urtea goranzko bidean hasi du inflazioak. Urtarrilean bi hamarren egin du gora KPIak eta %3an kokatu da, INEren arabera. Horrela, inflazioak laugarren hilabetez segidan egin du gora, eta ekainetik izandako balio altuenean kokatu da (hilabete hartan %3,4koa zen).

Inflazioren gorakada erregaien prezioa igotzeak eragin du batik bat, baina baita argindarraren prezioak ere. Izan ere, urtarrilean iazko hilabete berean baino gehiago garestitu dira. Erregaien urtarrileko igoera nazioarteko merkatuetan petrolioaren prezioaren igoeraren isla dela azaldu du Espainiako Ekonomia Ministerioak

Urte hasi zenetik argindarraren BEZa %21ean da berriro ere, lehenago %10ean zegoenean, eta horrek ere izan du prezioen gorakadan bere eragina.

Azpiko inflazioari dagokionez, bi hamarren apaldu da urtarrilean, %2,4an kokatuta.

Inflazioa %19tik gorakoa da 2021az geroztik. Hots, urtarrilean bizitza duela urtebete baino %3 eta duela lau urte baino %19 garestiagoa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK