Ramiro González Arabako diputatu nagusiak adierazi du Lurralde Orekako eta Lurralde Antolamenduko foru diputatu berria egongo dela: Laura Pérez Borinaga. Diputatu berriak abokatu gisa jardun zuen, Bastidako alkatea izan zen zortzi urtez, aurreko legealdian EAJ-PNVko legebiltzarkidea izan zen, eta azken bost urteetan zuzendari gisa lan egin du Arabako Foru Aldundian.
Pérez Borinagak bihar, ostirala, utziko du bere kargua, eta astelehenean (urriak 14) hartuko du kargu berria, foru jauregian egingo den ekitaldian. Orain arte, Anartz Gorrotxategi izan da Lurralde Orekako eta Lurralde Antolamenduko foru diputatua. Gorrotxategi, ordea, Eusko Jaurlaritzara joango da. Amaia Barredo sailburuaren proposamena onartu eta, zehazki, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailera aldatuko da.
Diputatu nagusiak eskerrak eman nahi zian dizkio Gorrotxategiri, "aldi honetan Arabako lurralde-kohesioan eta -orekan sakontzen duten ekimenetan gogor lan egin baitu lan”. Aldi berean, ongietorria eman dio Laura Pérez Borinagari. Gehitu du foru departamentuko zuzendari gisa “landa-eremuko arabarren bizitza hobetzen duten ekimenak bultzatzeko orduan bere zeregina funtsezkoa izan” dela, eta hemendik aurrera, “bere ardura hori garatzen jarraitzeko aukera izango duela”.