Espainiako Gobernuak 2.500 milioi euroko abala onartu berri du ICO erakundearen bitartez, gazteek zein haurrak dituzten familiek lehen etxebizitza erosketa errazteko. Zehazki, 35 urte baino gutxiagoko pertsonentzat zuzenduta dago, eta urtean 37.800 euroko baino gutxiago irabazten dutenentzat.
2023an jada iragarri zuen Pedro Sanchezek neurri hau hartzekoak zirela. Isabel Rodriguez etxebizitza ministroaren hitzetan, alokairuaren merkatuan “harrapatuta” dauden askori lagungarria egingo zaie laguntza. Lan egonkorra eta soldata duina izan arren, etxebizitza berri bat erosteko nahikoa aurrezkirik ez duen jendeari egin dio erreferentzia ministroak.
ICOk onartutako abal lerroak etxebizitza erosketako kredituaren %20 barne hartuko du, eta modu honetara, hipoteka maileguen zati bat ordaintzen lagunduko du. Rodriguezen arabera, estatu osoan 50.000 gazte eta familiek izango dute abal hau jasotzeko aukera.
Behin finantza erakundeekin hitz eginda, dirulaguntza eskaintzeko epea zabaldu, eta 2024ko abenduaren 31 arte eskatzeko aukera izango da.