Maila teknologiko handiko produktuen esportazioek %31,4 egin zuten gora iaz Bizkaian

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BIlboko Merkataritza Ganberak elkarlanean argitaratu duten azken txostenaren arabera, inportazioek ere hazkunde handia izan dute, %24,8koa

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Gaur egun, berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua erabatekoa da. Enpresa guztiek saltzeko eta erosteko ohitura handia dute, betiere konpainiaren etengabeko hobekuntza bilatu nahian. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Merkataritza Ganberak, barrixe - Berrikuntzaren Behatokiaren bidez, produktuen maila teknologikoaren araberako kanpo merkataritzari buruzko txostena argitaratu dute.

Azterlanaren arabera, 2023an maila handiko produktu teknologikoak dira esportazioetan eta inportazioetan hazi diren bakarrak, eta gainera, nabarmen egin dute gora. Zehazki, iazko urtean maila teknologiko handiko produktuen esportazioek %31,4 egin dute gora, eta inportazioek %24,8.

2023an esportazioen metatua 481 milioi eurokoa izan da maila teknologiko handiko produktuetan. Esportazioetan gehien hazten diren produktuak, maila teknologikoa edozein dela ere, eraikuntza aeronautikoa eta espaziala dira.

Inportazioei dagokionez, maila teknologiko handiko produktuen kasuan 379 milioi eurokoak izan dira 2023an. Esportazioekin gertatzen den bezala, aeronautikako eta espazioko produktuak dira inportazioen barruan gehien hazten direnak.

Esportazio gehienek Erresuma Batua dute helmuga, %34,4ak. Bigarren postuan AEB dago, %20arekin. Bestalde, historikoki maila teknologiko handiko produktuen inportazioen jatorri-merkatu nagusia Txina izan bada ere, azken urteotan behera egin du, eta, beraz, mota horretako produktuen merkatuaren %9,8 baino ez du biltzen.

Bestalde, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan maila teknologiko handiko esportazioen lurralde bilakaera %21,7 hazi da 2023an, eta inportazioen kasuan, %8,14an.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK