Kutxabankek gaurkoan bere administrazio kontseilua berritu du. Akziodunen batzar nagusiak Maria Aranzazu Iraizoz eta Jose Ignacio Merino kontseilari independente izendatu ditu.
Ostiral honetan egindako bilkuran bankuaren batzar nagusiak gobernu organoko hainbat pertsona berretsi ditu: Joseba Mikel Arieta-araunabeña, Alexander Bidetxea, Josu de Ortuondo, Rosa Maria Fatima, Ricardo del Corte eta Maria Manuela Escribano. Halaber, erakundearen administrazio kontseilu berria bi kontseilari exekutibok, sei independentek eta zortzi dominikalek osatuko dute, azken hauek BBK, Kutxa eta Vital akziodun banku fundazioek proposatuta izendatutakoak.
Kontseilari independente berriei dagokionean, Marua Aranzazu Iraizoz Deustuko Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, eta EsadeBusiness School-en enpresa administrazioko masterra egindakoa. Kutxabankek azaldu duenez, kontseilari berriak "esperientzia handia du finantza alorrean, batez ere arrisku globalaren kontrolean eta reporting arloan". Altxor eta kapitalen merkatuan ere eskarmentuduna da.Gaur egun, aholkularia da negozio estrategiaren, bideragarritasun planen eta finantza eta finantzaz kanpoko inpaktuen neurketaren arloan.
Bestalde, Jose Ignacio Merino ekonomia eta enpresa zientzietan lizentziatua da EHUn, eta 1988tik kontulari aditua da. 1995az geroztik BBVAko goi zuzendaritzako kidea izan da, erantzukizuneko kargu ugari izanda. Horrez gain, auditoretzan, arriskuen alorrean, eta beste hainbat arlotan aritu izan da.