Enpresa berrien kopurua hazi egin zen azaroan Hego Euskal Herrian

Orotara 344 merkataritza-sozietate berri sortu ziren, eta, kontrara, 144 desagertu

105 sozietatek borondatez itxi zuten | Argazkia: iStock 105 sozietatek borondatez itxi zuten | Argazkia: iStock

INE Espainiako Estatistika Erakundeak argitaratu berri ditu iazko azaroko merkataritza-sozietateei buruzko azken datuak. Hego Euskal Herriari dagokionez, 2024ko azaroan merkataritza-sozietate kopurua hazi egin zen, aurreko urteko epe beraren aldean. Hain zuzen, Bizkaian 141 merkataritza-sozietate berri sortu ziren, Gipuzkoan 95, Nafarroan 73 eta Araban 35.

Horren arabera, Hego Euskal Herri osoan 344 merkataritza-sozietate berri sortu ziren azaroan. Horien gehiengoa sozietate mugatua izan zen, hots, 344 enpresa. Soilik hiru izan ziren sozietate anonimoak.

Era berean 135 eta 9 merkataritza-sozietate itxi ziren, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan (Bizkaian 73, Gipuzkoan 44 eta Araban 18). Hala, orotara itxi zutenen zifra 144koa da, nahiz eta gehiengoen kasuan borondatez hartutako erabakiaren ondorio izan (105 sozietate). Gainerakoetatik, 22 sozietate fusioagatik desagertu ziren, eta beste 17ak bestelako arrazoiengatik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK