• EKONOMIA
  • Ia 5.700 enplegu diruz lagundu zituen Nafar Lansarek 2024an

Ia 5.700 enplegu diruz lagundu zituen Nafar Lansarek 2024an

Enplegu politikei dagokienez, 2021-2024 aldirako ezarritako neurrien %96 gauzatu zuen zerbitzuak

Nafar Lansareren prentsaurreko bat | Argazkia: Europa Press
Nafar Lansareren prentsaurreko bat | Argazkia: Europa Press
2025eko apirilaren 22a
Eg. 2025eko apirilaren 22a

Nafar Lansarek (Nafarroako Enplegu Zerbitzua) 5.684 lanpostu lagundu zituen dirulaguntzen bitartez 2024an. Zifra hori aurreko urteetakoa baino baxuagoa da; izan ere, 2023an 6.535 lanpostu (+%13,02) zenbatu ziren, 2022an 6.971 (+%18,46) eta 2021ean 5.843 (+%2,72). Horrez gain, zerbitzuak 5,5 milioi euro bideratu zituen enpresa eta erakundeetara, zeinak 975 enplegu sortu zituzten.

 

Bestalde, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du zerbitzuak 800 prestakuntza ekimen antolatu zituela urte osoan zehar, zeinetan 12.000 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten. Enplegu Politika Aktiboen 2025-2028 Plana martxan jartzeaz gain, gaineratu du 2021-2024 planean ezarri ziren 254 neurrietatik gehiengoa (%96) gauzatu zela.

Hiritarrak baikor agertu dira emandako zerbitzuarekiko, hamar puntutatik 7,8 jaso baititu erakundeak; erakunde eta enpresek are balorazio hobea egin dute, zortzi puntu jarri baitizkiote.