Nafarroako BPGa %2,6 hazi da bigarren hiruhilekoan

Hazkunde ekonomikoak Europakoa (%0,8) gainditu du, baina Espainiako Estatuarena (%3,1) baino txikiagoa izan da

Enplegua %2,4 hazi da | Argazkia: iStock Enplegua %2,4 hazi da | Argazkia: iStock

Nastat Nafarroako Estatistika Erakundeak eskaini berri dituen datuen arabera, lurraldeko BPGa %2,6 hazi da 2024ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hala, Europako urte arteko aldakuntza tasa (%0,8) baino handiagoa eman da Nafarroan, baina Espainiako Estatuan (%3,1) baino txikiagoa.

Eskaintzari dagokionez, merkatu zerbitzuek izan dute igoerarik nabarmenena 2024ko bigarren hiruhilekoan, %3,0koa zehazki. Industriaren (%2,4), eraikuntzaren (%2,3), zerbitzuen (%2,8), eta produktuen gaineko zergen (%2,6) balio erantsi gordinak ere gora egin du aurreko hiruhilekoaren aldean. Nekazaritza berdin mantendu da (%0,5) eta merkatuz kanpoko zerbitzuen igoera, ordea, moteldu egin da (%1,9).

Eskariaren dagokionez, 2024ko hiruhilekoan eta urtetik urtera, etxeen eta etxeen zerbitzura dauden irabazi asmorik gabeko erakundeen kontsumoaren edo kontsumo pribatuaren igoera nabarmendu da (%3,4). Azken kontsumoko gastua hamarren bat igo da, eta kapital finkoaren eraketa gordina %2,3. Administrazio publikoen kontsumoak, ordea, behera egin du (%1,9).

Azkenik, 2024ko bigarren hiruhilekoan enpleguak gora egin du, %2,4, hain zuzen.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK