Nafarroako etxeetako gastuak behera egin du aurten

Irakaskuntzan eta osasunean izan da gastuetan gorakada, urte arteko tasak %2,6ko hazkundea izan baitu

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Nafarroako etxeetan, 2024ko bigarren hiruhilekoan, urteko lehen hiruhilekoan baino diru gutxiago xahutu dute. Hain zuzen ere, %2,4 gutxiago gastatu dute nafarrek euren etxeetan apirilean, maiatzean eta ekainean. Horrela dio Nastatek gaur kaleratutako "Etxeetako Gastu Indizea” txostenak. 

Halaber, azterlanak nafarrek gastua zein sektoreetan egin duten azaltzen du. Irakaskuntza eta osasuna izan da gorakada izan duen gastu-multzo bakarra, urte arteko tasak %2,6ko gehikuntza izan baitu. Aisia, kultura eta ostalaritzan egindako gastuak, aldiz, urtetik urtera ia maila bera mantendu du, soilik %0,3ko jaitsierarekin.

Aldaketa elikagaietan, oinetakoetan, jantzietan eta etxebizitzan egon da, izan ere, nafarrek aurtengo bigarren hiruhilekoan iazko epe berean baino %3,1 gutxiago gastatu dute. Garraioak eta komunikazioen sektoreak ere jaitsiera nabarmena izan du (%5 gutxiago), baina susperraldi seinaleak erakusten ditu aurreko aldiarekin alderatuta.

Bestalde, Nafarroako etxeetako batez besteko gastuak behera egin du 2023ko hiruhileko berarekin alderatuta, zehazki, %2,9.

Informazio gehiago
EAEko familien batez besteko gastua 36.331 eurokoa izan da 2023an, iaz baino %4 gehiago
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK