Nekazariak Biriatun batuko dira Europako arauak moldatzeko eskatuz

Manifestariek Europara sartzen diren produktuetarako "elikadura-segurtasun handiagoa" eskatzen dute, eta protestek 24 ordu iraungo dute

Nekazariek traktoreak errepideetara atera dituzte azken egunotan | Argazkia: iStock Nekazariek traktoreak errepideetara atera dituzte azken egunotan | Argazkia: iStock

Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat nekazaritza elkarteetako traktoreak errepideetan auto ilarak sortzen ari dira Biriatuko muga-pasabiderantz. Hain juxtu, muga horretan elkartuko dira 10:00etatik aurrera, "nekazaritza-sektorerako ekoizpen kate gisa erabilitako energiari zergak kentzea" eta "Europara sartzen diren produktuetarako elikadura-segurtasun handiagoa" eskatzeko. Halaber, "tokiko produktuei lehentasuna emango dien Europako lege bat" aplikatzea ere dute aldarri. Protesta hogeita lau ordukoa izango da, eta bertan izango dira biharko 10:00ak arte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, 07:30etatik eta 08:30ak bitartean ibilgailuek eragina izan dute Andoain eta Villabona arteko bideetan. Astigarraga eta Martutene arteko GI-41 errepidean eta Irungo noranzkoan GI-636 errepidean ere izan du eragina trafikoak. Frantziarekin muga egiten duten hainbat puntutan "Europako lehen sektorea defendatzeko" egingo den protestan sartzen dira traktoreak.

Espainiar Estatuko plataforma independente eta elkarte asindikalez harago, mobilizazioetan daude Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat nekazari talde. Zehazki, Arabako Ataca, Gipuzkoako Bagea, eta Nafarroako Semilla y Belarra eta Plataforma 6F. 

Egoera honen aurrean, Segurtasun Sailak dagoeneko iragarri du merkantziak EAErako noranzkoan garraiatzeko trafikoa goizeko hamarretatik itxiko dela, eta egunean zehar trafikoari eragingo diola. Protestak irauten duen bitartean, Eusko Jaurlaritzak ibilgailu mota guztiei gomendatu die "Frantziarako noranzkoan, AP-8tik zein ordezko bideetatik, joan-etorriak saihestea" .

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK