Oarsoaldeak eta Gipuzkoako aldundiak jasangarritasun ekonomikorako hitzarmena berritu dute

Akordioaren asmoa nagusia da nekazaritza eta abeltzaintzako profesionalei energiaren arloan zuzendutako informazioa hobetzeko monografiko bat garatzea

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Urtero moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuak eta Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak energia jasangarritasunarerako eskualde plangintza eta ekintza bultzatzeko hitzarmena berritu dute. Akordioari esker, energia diagnostiko bat egingo da lehen sektorean, bereziki nekazaritzan eta abeltzaintzan.

Garapen agentziak duen helburua da Oarsoaldeako eskualdean, nekazaritzan eta abeltzaintzan eraginkortasun energetikoaren eremuan sakontzea. Errealitate energetikoa jakiteaz gain, diagnostiko bat egin nahi da nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien egoera energetikoari, iraunkortasunari eta lehen sektoreko pobrezia energetikoari buruzko datu interesgarriak ateratzeko.

Helburu konkretuei dagokionez, hitzarmenaren xede nagusia da nekazaritza eta abeltzaintzako profesionalei energiaren arloan zuzendutako informazioa hobetzeko monografiko bat garatzea. Aurrezteko, eraginkortasunerako eta auto hornikuntza energetikorako jardunbide egokietan, gomendioetan eta laguntza publikoetan oinarrituko da.

Horrez gain, beste helburu batzuk ditu lankidetza hitzarmenak, besteak beste, lurralde lehiakortasuna sustatzea, energia-eraginkortasunaren eta tokiko energia berriztagarrien erabileraren bidez.

Azkenik, akordioarekin Oarsoaldeako lehen sektorean emaitza hauek lortu nahi dira, tartean, energia eta ekonomia aurreztea, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, baliabide naturalen erabilera optimizatzea eta kontsumo arduratsua sustatzea eta jarduera ekonomikoari eta enpleguari eustea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK