Ofitak Gasteizko lantegia itxiko du, 42 pertsona kaleratuz

Bi edo hiru hilabeterako duten lan karga gainditu ondoren, lantegia likidatu eta itxi egingo da

 Arabako enpresaren produktuen promozio irudia | Argazkia: Europa Press Arabako enpresaren produktuen promozio irudia | Argazkia: Europa Press

Ofita Interiores enpresa arabarrak Gasteizko lantegia itxiko dum eta 42 pertsona kaleratuko ditu. ESK, ELA, eta UGT sindikatuen arabera, enpresak maiatzean aurkeztu zuen hartzekodunen aurrekonkurtsoa. Sindikatuen esanetan, lehen bilera batean konkurtsoa "hilabete pare batera" mugatuta egongo zela ziurtatu zieten mezu elektroniko bidez. Bulegoko altzariak egiten dituen konpainiak Bilbon beste ordezkaritza bat edukitzeaz gain, Espainiako hiriburu nagusietan ere du presentzia, besteak beste, Madrilen, Bartzelonan edo Sevillan.

ESK, ELA eta UGTk azaldu dutenez, enpresak jakinarazi du "negozioaren jarraipena bideraezina" dela. Haien esanetan, enpresak bi edo hiru hilabeterako du bermatuta lan karga, zuzendaritzak eskaera gehiago hartzea baztertu ondoren. Epe hori gaindituta, fabrika likidatu eta itxi egingo da. 

Egoera honen aurrean, enpresak "berehalako kaleratze kolektibo bat egin du, erosketa-eskaintzak egin ditzaketen erosle posible batzuk agertzea eragotziz". Ofitak 2017an jada egin zuen Enplegu Erregulazio Espediente bat, eta 30 langile kaleratu zituzten. 2021ean ere beste 17 pertsona bota zituzten.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK