Ondasunen esportazioak %5,8 hazi dira maiatzean EAEn

2024ko lehenengo bost hilabeteetan esportazioak %8,1 jaitsi dira

Bilboko portua | Argazkia: EnpresaBIDEA Bilboko portua | Argazkia: EnpresaBIDEA

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioek %5,8ko igoera izan dute 2024ko maiatzean aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Eustatek kaleratu dituen datuen arabera, guztira 2.990 milioi euroko esportazioak izan dira, aurreko urteko hilabete bereko 2.827 milioi euroen aldean. Produktu energetikoak %170,3ko igoera izan dute, eta ez-energetikoek, aldiz, %1,2ko jaitsiera.

2024ko lehenengo bost hilabeteetatako datuak hartuta, esportazioak %8,1 jaitsi dira erkidegoan. Hala ere, maiatzean, Araban soilik izan dute esportazioek beherakada, %17,6ko jaitsierarekin. Bizkaian, igoera %16,4ra iritsi da eta Gipuzkoan %18,4ra. 

Inportazioei dagokienez, jaitsiera %2,8koa izan da iazko maiatzarekin alderatuta, eta 2.402 milioi euro erregistratu dira maiatzean. Inportazio energetikoek %36,9ko igoera izan dute, eta energetikoek, berriz, %13,2 jaitsiera.

2024ko maiatzean, merkataritza-saldoa positiboa izan da, eta 588 milioi euro ingurura iritsi da. Horrela, beraz, %124,5eko estaldura-tasa ahalbidetu da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK