Onuragarria izango al da etxebizitzari buruzko lege berria?

Erkidegoek onartu zain, legeak baditu zenbait abantaila, baina baita desabantailak ere

Argazkia: EnpresaBIDEA Argazkia: EnpresaBIDEA

Apirilaren 27an Espainiako Kongresuak lehenengo Etxebizitza Legea onartu zuen. Lege horren helburua izango da alokairuen prezioak antolatzea eta errentamenduen inguruko egoera batzuk arautzea. Kongresuak aurrera ateratako Etxebizitzaren Legearen proiektua Senatuari igorriko dio orain, hark balioetsi dezan, hauteskundeak oso gertu daudenean. Ekimenak aldeko 176 boz jaso ditu, aurkako 167 eta abstentzio bat. Testua ERC eta EH Bildurekin hitzartu du koalizio-gobernuak, eta PP, Vox, Cs, Junts, PDeCAT eta Kanariar Koalizioaren arbuioa jaso du.

Etxebizitzaren Lege berriak orain arte inongo arauditan sartu ez diren kontzeptu berriak jasotzen ditu, hala nola tenkatutako eremuen alokairuaren prezioen erregulazioa, edukitzaile handien definizio berria eta pisuengatik ordaintzen diren errentak zehaztuko dituen erreferentziazko indize berri bat sortzea. Era berean, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen etxegabetzeen inguruko babesa areagotu da, eta administrazioak merkatu-eremu tentsionatua deklaratu ahal izateko baldintzak lasaitu egin dira.

Lege berriaren inguruan askotariko jarrerak daude. Alde batetik, aurrekaririk gabeko arrakasta dela uste dutenak, etorkizun itxaropentsua iragarrita; eta, bestetik, estatuaren interbentzionismoa ekarriko duen gauza bakarra zalantzak eta atzerako pauso bat direla uste dutenak. Bartzelonan eta Berlinen antzeko neurriak bizi izan dituzte, eta emaitzak ez ziren espero zirenak izan: prezioak ez ziren jeitsi eta pisu asko merkatutik kanpo atera ziren.

Erkidegoen esku


Garrantzitsua da azpimarratzea etxebizitzari buruzko lege berriak, estatu-mailakoa izan arren, berezitasun bat duela, arlo horretako eskumenak autonomia-erkidegoei transferitu zitzaizkien, eta, horregatik, baliteke lege berriaren puntu batzuk ez aplikatzea autonomia-erkidego askotan, batez ere PPk gobernatzen dituen erkidegoetan.

Nabarmendu behar da arau berri horiek etxebizitza-kontratuei buruz hitz egiten dutela, eta ez etxebizitza-erabileraz bestelako kontratuei buruz, hala nola ikasleei edo udako denboraldiei buruz.

Alokatzaile batzuek ez dute planteatzen erreforma berriari men egitea baino ezer, baina, esan bezala, asko dira jarraituko ez dutenak

Egun hauetan, jabe askok beraien konfiantzazko higiezinen agentziarekin harremanetan jarri dira, aldaketa berri horiek egunerokotasunean nola eragingo duten galdetuz; etxejabe asko planteatzen ari dira ohiko etxebizitza-kontratuetan familiei pisuak alokatzeari uztea eta orain ikasleei alokatzea. Azken horiek hamar hilabeteko kontratuak izaten dituzte, irailaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean amaitzen direnak, normalean. Horrela, jabeek, kontratua amaitzean, etxebizitza berreskuratzen dute urtero, eta lege berriak ez luke eraginik izango alokatze horiean. Beste jabe askorentzat, bizi duten ezegonkortasunaren ondorioz, etxebizitza saltzea datorkie burura, eta, beraz, kontratu mota aldatuko dutenen eta saltzearen alde egingo dutenen artean, etxebizitza asko desagertu egingo dira ohiko etxebizitzaren alokairu-merkatutik, arrazoi batengatik edo besteagatik.

Alokatzaile batzuek ez dute planteatzen erreforma berriari men egitea baino ezer, baina, esan bezala, asko dira jarraituko ez dutenak.

Agentziaren gastuak, jabeek

Lege berriaren ondorioz, higiezinen agentziaren gastuak jabeek ordainduko dituzte, eta ez maizterrek, orain arte bezala. Etxegabetzeak egiteko epeak luzatu egingo dira, familia edo okupen kasuetan. Lege berriaren bidez, tenkatutako eremuak jasoko dira, eta horietan errentatzaileentzako mugak zorrotzagoak bihurtuko dira. Jabeek ezin izango dute nahi duten errenta prezioa jarri ezta kontratua bukatzerakoan ere, eta maizterrek lehenagotik zituzten eskubideak nola gora egingo duten ikusiko dute.

Profesional gisa, zaila da neurri horiek defendatzea, baina ez litzateke bidezkoa izango alderdi positibo batzuk ez onartzea, hala nola KPItik kanpo, igoerak arautuko dituen indize berri bat sortzea edo eta, gizarte-laguntzako etxebizitza gehiago merkatuan eskaintzea.

Komenigarria litzateke ulertzea alokairuko pisu baten batez besteko jabea ez dela putre-funts bat, ezta banku bat ere [...]. Partedun guztiak modu berean tratatzea akats handia izan daiteke

Errentatzailea babesik gabe zegoen lege berria baino lehen, eta orain hori areagotu egingo da. Komenigarria litzateke ulertzea alokairuko pisu baten batez besteko jabea ez dela putre-funts bat, ezta banku bat ere; adineko pertsonak edo familiak izan ohi dira, pisu bat erostea aukeratzen dutenak, askotan hipotekarekin, erretiroan errenta bat lortzeko edo beren diru-sarrerak osatzeko asmoarekin. Partedun guztiak modu berean tratatzea akats handia izan daiteke, eta denborak bakarrik esango du lege berriak mereziko duen duen edo, aitzitik, porrot handia izango den.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK