Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuak 88 txanda bete gabe utzi dituela salatu dute sindikatuek

Egoeraren berri eman diote Jaurlaritzako Osasun saileko arduradunei, “erantzukizunak argitu” ditzaten

Argazkia: Irekia Argazkia: Irekia

Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuak uztailean 88 txanda bete gabe utzi dituztela salatu dute ELA, LAB, CCOO, SATSE, SME, ESK eta UGT sindikatuek. Larrialdi zerbitzuak “oinarrizko” zerbitzua dela eta legeak ezarritako langile gutxienekora ez direla iritsi adierazi dute.

Emergentziak-Emergencias EAEn larrialdien koordinazioa eta larrialdietako osasun-laguntza egiteaz arduratzen den Osakidetzaren erakundea da, eta ELAk argitara emandako sindikatuen ohar bateratu batean salatu dutenez, uztailean 80 txanda baino gehiago bete gabe egon dira.

Jakinarazi dutenez, egoeraren berri eman diote Jaurlaritzako Osasun saileko arduradunei, “erantzukizunak argitu” ditzaten. “Larrialdi deia artatzen den koordinazio-zentroetan “ohikoa da” medikuak ez egotea ezarrita, eta "gero eta gehiagotan" anbulantzia medikalizatuek ez dute fakultatiborik.

Halaber, sindikatuen arabera, antolakuntza falta nabarmena dago, eta lan baldintza duinak falta dira lantaldeetan. Hori dela eta, larrialdien kudeaketan “hutsune larriak” jazotzen dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK