Datorren ostiralean, hilaren 8an, “Ganberaren ostiralak” egitasmoaren baitan Pablo Foncillasek hitzaldi bat eskainiko du Bilboko Merkataritza Ganberan. Enpresa-berrikuntzako sailburu independente, irakasle eta ikertzailea enpresen trantsizio digitalaren gainean arituko da. Hain zuzen Foncillasek ikerketa lanak egin ditu enpresa-trantsizioaren baitan, eta batik bat, digitalizazioaren esparruan. Hitzaldiak “Trantsizio digitala, kontatu ez dizuten eta jakin behar zenukeen guztia” izena du.
Hitzaldiak “Trantsizio digitala, kontatu ez dizuten eta jakin behar zenukeen guztia” izena du. Bilboko Merkataritza Ganberak eta Neinor Homesek elkarlanean antolatutako ekitaldia aurkeztuko du ganberako presidente den José Ignacio Zudairek, goizeko 09:15ean, eta ordubeteko iraupena izango du. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina aurrez eserlekua erreserbatzea nahitaezkoa da.