PFEZaren erreforma fiskalaren bilketa gehigarria 72 milioi eurokoa izan da Gipuzkoan

2018an egindako Sozietateen gaineko zergaren aldaketek 15 milioi eurotik gorako “eragin positiboa” izan dute

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatuak 2014ko eta 2018ko erreforma fiskalen emaitzak aurkeztu ditu gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietako ogasun eta finantza batzordean. Azaldutakoaren arabera, bi kasuetan positiboa izan da aldaketek utzitako eragina. 2022an, 2014ko PFEZaren erreforma fiskaletik eratorritako bilketa gehigarria 72 milioi eurokoa izan dela jakinarazi dute, eta 2018an egindako Sozietateen gaineko zergaren aldaketek 15 milioi eurotik gorako “eragin positiboa” izan zutela.

“Bi erreformetan hartutako neurriak lagungarri izan dira Gipuzkoako ehun ekonomikoa sendotzeko eta lurraldearen kohesio soziala indartzeko”, adierazi du Peronak. Era berean, gaineratu du “beharrezkoa dela datozen hilabeteetan zerga-erreforma sendo bat egitea, gure ekonomia eta gure gizartea bultzatu eta babesteko adostasun zabala lortu behar duena, eta, aldi berean, epe luzera segurtasun juridikoa eta egonkortasuna ematen lagundu beharko duena”.

Hala, 2024an jorratuko den erreforma fiskalaren prozesua abiatu dute. Horretarako, ponentzia bat eratu dute batzarkide-talde bakoitzeko bi ordezkarirekin.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK