Posible al da pepperoni pizza baten bidez gatazka geopolitiko bat aurreikustea? Ameriketako Estatu Batuetako egoitza jakin batzuetatik (CIA, Pentagonoa edo Etxe Zuria) gertu dauden pizzerietan eskaerak ugaritzeak planetarentzat garrantzi handia duten ekitaldi politiko edo militarrak dakartzala erakusten duen froga da "Pizza Meter"-a. Joan den apirilaren 13an, sare sozialek Pizza Meter-en teoria berreskuratu zuten, Israelen eta Iranen arteko gatazkaren ondorioz. Izan ere, gatazka geopolitikoetako askok nolabaiteko elementu partekatua du, bigarren mailakoa, baina partekatua: pizza, hain zuzen.
Sare sozialek 'Pizza Meter'-en' teoria berreskuratu dute Israelen eta Iranen arteko gatazkaren harira
Teoriaren jatorriaren inguruan zalantza ugari badira ere, gaur egun nazioarteko datuetan eta politikan adituak diren edo inteligentzia eta segurtasun nazionalean trebatuak dauden Esteban Actis eta Mark M. Lowenthalek babesten dute. Azken horrek Intelligence: From the Secrets of Politics liburuan azaltzen du fenomenoa. Beste aditu batzuek bezala, defendatu du erlazio honen jatorria Gerra Hotzean dagoela, Sobietar Batasuneko inteligentzia zerbitzuek pizza-eskaeren hazkundea monitorizatu eta AEBetako mugimendu estrategikoekin lotu zutenean.
Pizza ugari Panama eta Kuwaiten inbasioetan
1990eko hamarkadan, Frank Meeks Domino's Pizzaren frankizia batzuen jabea zen, eta ikusi zuen Defentsa Departamentuan (Pentagonoan) eta Etxe Zurian eskaerak nabarmen handitu zirela Panamako (1989) edo Kuwaiteko inbasioa (1990) bezalako gertaeren aurretik. Fenomenoaz jabetu zen, bereziki, 1990eko abuztuaren 1eko gauean, Kuwaiteko operazioaren bezperan Pentagonoko militarrak bildu zirenean eta, aldi berean Domino's Pizzako lokalak bete-beteta zeudenean. Hala ere, eskaera errekorra urtebete beranduago ailegatu zen, 1991ko abuztuaren 21ean, 102 eta 52 pizzako eskatu baitzituzten Pentagonoan eta Etxe Zurian, hurrenez hurren.
Pizza Meter-en teoria hain azkar finkatu zen, ezen Pizzint (pizza intelligence) kontzeptua ere sortu baitzen garai hartan, Humint akronimoa (human intelligence), —NATOren arabera, "giza iturriek jaso eta emandako informaziotik eratorritako adimenaren kategoria"—, Osint (open-source intelligence) edo Comint (communications intelligence) kontzeptuak existitzen diren bezala, .
Domino's Pizzaren diru-sarrerak boskoiztu egin dira
The Washington Postek fenomenoa ikertu zuen. Domino's Pizzak Estatu Batuetako Kapitolioan hiru eguneko ohiko aldi batean egindako eskaeren zenbatekoak konparatu zituen 1995eko gobernuaren itxiera aldiakoekin. Hiru eguneko ohiko aldian 1.700 dolar inguruko diru-sarrerak izan ziren, eta bestean 9.000 dolarretik gorakoak. Kopuru horiei Meeksen adierazpenak gehitu behar zaizkie; izan ere, "komunikabideek ez dakite beti zerbait garrantzitsua noiz gertatuko den, ohean daudelako, baina gure banatzaileak bertan daude goizaldeko ordu bietan".
Meeks: "Komunikabideek ez dakite beti zerbait garrantzitsua noiz gertatuko den, ohean daudelako, baina gure banatzaileak han daude goizaldeko ordu bietan"
1990eko hamarkadan sona handia izan zuen Pizza Meter fenomenoa —Papa John 's edo Extreme Pizza bezalako pizzeriak ere kontuan hartzen ditu— berriz azaleratu da sare sozialetan Iranek Israeli egindako erasoaren ondorioz. Teoria hasieran liburu eta komunikabide batzuetara iritsi bazen ere, Etxe Zurian sartu zen ostera, eta, azkenean, sare sozialetara iritsi da. Bertan, milaka erabiltzaileren interesa piztu da, eta ezegonkortasun politikoaren testuinguruan, Estatu Batuetako pizzeriak oso adi daude.
The Papa Johns closest to the Pentagon is far busier than usual pic.twitter.com/Fe7t2HRqAj
— lyndon b johnson fancam workers cooperative ? (@lbjfancamcoop) April 13, 2024
Artikulu hau VIA Empresa hedabiderako idatzi da, eta bertatik itzuli eta egokitu da.