
Euskal Herrian industriaren kontzentrazio handia dugu, eta soldadura eta bestelako bateratze teknologia ugari erabiltzen ditugu, eta ez soilik enpresetan, teknologia eta ikerketa gune aurreratuak dituzten zentroetan ere bai. “Hori guztia euskal erakundeek baloratzen dute, hala nola Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Unire azokan bat eginez, gure ingurunean garrantzia handia duen ekonomia sektore bat bultzatzeko gaitasuna duelako”, adierazi du Monica Aldayk, UNIRE azokaren zuzendariak.
Unire zonaldean teknologiaren eta soldaduraren elkartze alorra modu zehatzea lantzen duen azoka bakarra da; hori da, hain zuzen ere, bere ezaugarri bereizgarria eta balio erantsirik handiena. Bisita bakar batean, kasu honetan, Ficoban, soldaduraren eta bateratze teknologiaren balio-kate osoa ezagutzeko aukera ematen du.
“Ficobaren berrikuntza bokazioa dago feria honen atzean, beti erronka eta jarduera arlo berriak bilatzen dituena, gure misioa garatzeko aukera ematen dutenak”, esan du Aldayk. Eta, Unire horren fruitua da; kalitatezko profesionalen ekitaldiak antolatzea du helburu eta, balioa, berrikuntza eta garapen ekonomikoa ekar diezazkieke industria sektore garrantzitsuei.
Azoka profesional eta monografikoaren beharra
Soldaduraren eta bestela elkartze teknologiaren zerbitzuaren eskaera handia zegoen euskal industrian, eta, horregatik, sortu zen soldaduraren industria inguruan profesionalen ekitaldi bat antolatzearen ideia. “Prospekzio bat egin genuen, eta ondorioa izan zen sektoreak azoka profesional espezializatu eta monografiko baten antolaketa babesten zuela”, argitu du azokaren zuzendariak. Gainera, kontuan izan behar da soldadura eta elkartze teknologiak produktu industrialen ehuneko handi batean daudela, eta horien kalitatearen arabera, produktu amaituaren fidagarritasuna jokoan dagoela.
Monica Alday: “Prospekzio bat egin genuen, eta ondorioa izan zen sektoreak azoka profesional espezializatu eta monografiko baten antolaketa babesten zuela”
Hortaz, azokaren helburua da sektoreko eragile nagusiei espazio bakar eta eroso bat eskuragarri jartzea, bertan beren protagonista nagusien eskutik berritasun nagusiak ezagutu ahal izateko; hala nola ezagutzak eskuratu, harreman komertzialak egin, sinergiak sortu eta sektorearen joerak eta erronkak ezagutu.

Martxoaren 18 eta 19an, Ficoban
UNIRE berriz dator Ficobara martxoaren 18 eta 19an, berrikuntzak aurkezteko, networkingean aritzeko eta merkataritzako harreman eta akordio berriak sortzeko xedez.
Azokaren bigarren edizioan parte hartuko duten enpresen artean, soldadura eta mozketa ekipamendu eta produktu fabrikatzaile eta banatzaileak edota gas industrial, osagarri eta materialak, itsasgarriak, segurtasun eta babes ekipamenduaren sektorekoak daude; dagoeneko 80 enpresa baino gehiagok eman dute izena, aurreko edizioan baino %24 gehiago. “Eskaintza hau profesionalak diren bisitarientzat pentsatuta dago, berrikuntza eta proposamen berrietan inbertitzeko interesa dutenentzat”, adierazi du Aldayk. Izan ere, profila desberdinak dituzten enpresak dira, eta horrek bermatzen du bisitariek soldadura eta elkartze teknologiaren balio-kate osoa ezagutzeko aukera izango dutela, hainbat industria sektoretako teknologiak aplikatzen dituzten sektoreetako proposamenekin.
CESOL, sozio estrategikoa
CESOL Soldadura eta Batasun Teknologikoen Espainiako Elkartea da. Irabazi asmorik gabeko erakunde honek 400 bazkide baino gehiago ditu, eta ekoizpen sareko industria sektore garrantzitsuenen ordezkaria da. CESOLen ia 50 urte daramatzate batasun teknologikoen sektorearen garapenean modu independentean lan egiten.
CESOLen lana soldaduraren eta lotura teknologien sustapena eta garapena da. “Ficobarekin sektoreari buruzko azoka espezifiko bat antolatzeko asmoarekin harremanetan jarri ginen lehen unetik, eta proiektuan sartu ginen”, adierazi du Fernando Mañas, CESOLeko zuzendari nagusiak. Izan ere, elkarteak Unireren sozio estrategikoetakoa da. Mañasen arabera, lehenengo edizioa oso positiboa izan zen, baita haien bazkideengandik jasotako feedbacka ere. Gainera, azoka esklusiboa denez, sektoreko balio kate-osora sar daiteke modurik eraginkorrenean. “CESOLen pozik gaude ahal dugun guztian lagundu ahal izango dugulako”, onartu du Mañasek.
Fernando Mañas: “Ficobarekin sektoreari buruzko azoka espezifiko bat antolatzeko asmoarekin harremanetan jarri ginen lehen unetik, eta proiektuan sartu ginen”
Soldaduraren industria eta sektorea sustatzea da CESOLen eginkizuna; horregatik, haien esku dagoen guztia egiten dute; azokaren sustapena, belaunaldien arteko erreleboaren arazoari eta profesional kualifikatuen faltari buruzko mahai inguruetako moderazioa edota azokako soldatzaileen lehiaketaren diseinua, besteak beste.

Soldadurako lehiaketa, munduko txapelketara joateko aukera
Unireren beste bereizgarrietako bat soldadurako lehiaketa da. CESOLeko koordinatuta, soldatzaile gazteen lehiaketa belaunaldi berriak eta talentu gazteena erakartzeko tresna gisa sortu zen. “Ilusio handia sortzen digun zerbait da. Soldatzaileen belaunaldi berrietatik gertu egoteko eta haien gaitasun eta trebetasun handiak ikusteko aukera ematen digu”, dio Mañasek. Txapelketak hiru zati ditu, non soldadura prozesu nagusi bakoitzeko (erdi automatikoa, elektrodoa eta TIG) lehiakideek erakundeak proposatutako proiektu bat muntatu eta soldatu behar duen.
“Ilusio handia sortzen digun zerbait da. Soldatzaileen belaunaldi berrietatik gertu egoteko eta haien gaitasun eta trebetasun handiak ikusteko aukera ematen digu”
CESOLen zeregina da egin beharreko ariketak sortzea, maila nazioarteko proba zorrotzenekin parekatuz, eta epaimahaikide eta proben ikuskatzaile gisa jardutea, edozein lehiaketetan bezala, ezinbesteko independentzia mantenduz. Gainera, ikasleek beren prestakuntza zentroetan lortutako gaitasun handiak erakuts ditzakete oso ingurune zorrotzean (probak ez dira errazak), baina baita adiskidetasun onekoak ere. “Lehiaketa honek datorren irailean Essenen (Alemania) egingo den nazioarteko lehiaketan selekzio nazionaleko kide gisa joango diren hautagairik onenak hautatzeko balio digu”, adierazi du Mañasek.
Industrian inbertsioa sustatzeko beharra
Euskal Herrian lehen mailako industriak aurki ditzakegu, munduko punta-puntako enpresen inbidiarik ez dutenak. Mañasen ustez, gaur egun, industria eta, zehazki, soldaduraren sektorea oso egoera onean daude, eta beharrezkoa da gizartearentzat ikusgarri egitea. “Lehen esan dudan bezala, belaunaldien arteko erreleboa modu naturalean egin behar da, belaunaldi berriak erakarriz, gaur egun soldadurak teknologia eta espezializazio handia behar duela erakutsiz”, azpimarratu du elkarteko zuzendari nagusiak. Izan ere, gero eta soldadura automatizatu edo robotizatu gehiago dago, baina robotak programatzen jakiteko, programazioa jakitea baino garrantzitsuagoa da soldatzen jakitea. Horregatik, oso atzean geratzen ari dira soldadura lan zikina eta fisikoki nekagarria zen garaiak.
Industrian inbertsioa sustatzea beharrezkoa da. Azkenaldian, konfinamenduak, Suezko kanalaren itxierak, mikrotxipen krisiak eta Trumpen administrazioak ezarritako muga zerga berriek agerian utzi dute ekonomiaren hauskortasuna, industriarik eta barne kontsumorik ez badago. Horregatik, sektorean lan egiten dutenen ustez, ezinbestekoa da industria sendoa eta teknologikoki eguneratua izatea.