Susana Sanjuán izango da Kutxabankeko komunikazio zuzendari berria

Adifeko komunikazio arduraduna izan da orain arte, eta Iberdrolan ere aritu da lehenago

Susana Sanjuán | Argazkia: Kutxabank Susana Sanjuán | Argazkia: Kutxabank

Susana Sanjuán Merinero izango da Kutxabankeko komunikazio zuzendari berria. Finantza erakundeak jakinarazi duenez, “barne-, kanpo- eta erakunde-komunikazioa etapa berrian indartzeko eta bere gizarte-ingurunearekiko eta interes-taldeekiko hurbiltasunari eusteko” helburuarekin gehitu da Sanjuán lantaldera.

Ibilbide luzea du komunikazio eta harreman publikoen arloan. “Eskertzen dut konfiantza, eta ilusio handiz hartzen dut ospearen eta komunikazioaren esparruanprofesional handiek osatutako talde bat gidatzeko erronka, gizartean eragin positiboa sortzera eta merkatu globalean lehiatzera bideratua baitago, bere nortasunari eta lurraldearekiko konpromisoari uko egin gabe", adierazi du.

Informazio Zientzietan lizentziaduna EHUn, informazio ekonomiko master bat ere badu Sanjuánek. Azken urteotan Adifeko komunikazio zuzendaria izan da, eta aurrez Iberdrolan aritu zen kargu berean. Gamesa, Abertis eta Cintra erakundeetan komunikazio ardurak ere izan ditu lehenago.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK