• EKONOMIA
  • TicketBAI sistema ezartzeko laguntzak emango ditu Foru Aldundiak

TicketBAI sistema ezartzeko laguntzak emango ditu Foru Aldundiak

Laguntzak merkataritza eta ostalaritzarentzat izango dira bereziki, baita beste hainbat jarduera profesionaletako entitateentzat ere

Argazkia: EnpresaBIDEA
Argazkia: EnpresaBIDEA
2022eko maiatzaren 5a
Eg. 2025eko apirilaren 4a

Errenta kanpaina abian jarri zen duela aste batzuk, baina lehena izango da TicketBAI ezarri zenetik Gipuzkoan, eta uztailaren 1etik aurrera derrigorrezkoa izango da. Hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak sistema martxan jartzeko dirulaguntzak emango dizkie merkataritza, ostalaritza eta beste hainbat jarduera profesionaletako negozioei. Laguntzak 1,5 milioi eurokoak izango dira.

 

Horiek jasotzeko beharrezkoa izango da zenbait baldintza betetzea: eskaera egiterakoan, derrigorrezkoa izango da gutxienez TicketBAI aplikazioko altako 15 fitxategi aurkeztuta izatea Gipuzkoako Zerga Administrazioan, betiera eskaera egin aurreko 15 egun naturaletan; horrekin batera, dirulaguntzak argitaratu eta irailaren 1a bitartean gutxienez 120 TicketBAI altako fitxategi bidali beharko dira. Baldintzak betez gero, establezimendu bakoitzak 1.000 euroko dirulaguntza jasoko du gaztelaniaz aurkeztuta. Euskaraz aurkezten dituztenek, aldiz, 1.200 euro jasoko dituzte.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko, eta ekainaren 23ra bitartean egin ahalko da, Zergabidea izeneko atariaren bitartez.