Eustaten arabera, EAEko txikizkako merkataritza %1,2 hazi da 2024ko lehen sei hilabeteetan, 2023ko epe beraren aldean. Halaber, azkeneko hiruhilekoan salmentak %0,9 igo dira, iazko hiruhileko berarekin erkatuta. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, igoera zertxobait apalagoa izan da (%0,2).
2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean, elikadura sektoreko salmentak hazi dira gehien (%4,4) apiriletik ekainera. Gainerako produktuen salmenta, ordea, murriztu egin da (%1,7). Nabarmentzekoa da autogintzarako erregaien salmenten jaitsiera, %6,1 gutxiago saldu baita aurtengo bigarren hiruhilekoan.
2024ko lehen hiru hilabeteekin alderatuz, elikagai sektoreko salmentak %2,6 hazi dira azken hiru hilabeteetan. Autogintzarako erregaien merkatua, aldiz, %4,7 apaldu da, eta gainerako produktuak %0,9.