Txorierriko plan estrategikoa aurkeztu dute, gobernantza elkarlanerakoa sustatzeko

Eskualdearen digitalizazioa, berrikuntza, gaitzea edota jasantarritasuna ditu hizpide planak

Planaren garapenean parte hartu duten eragileak, ostiraleko aurkezpenean | Argazkia: EGAZ Txorierri Planaren garapenean parte hartu duten eragileak, ostiraleko aurkezpenean | Argazkia: EGAZ Txorierri

Euskal Autonomia Erkidegoko "lehen mailako" polo industrial eta ekonomiko gisa duen posizioa "mantendu eta indartu" nahi du Txorierrik Bizkaiko eskualdeak. Hori dela eta, 2030era bitarteko Plan Estrategikoa garatu dute bertako hainbat eragile sozioekonomikok —enpresak, zentro teknologikoak, klusterrak, prestakuntza-zentroak, enpresa-elkarteak eta udalak— lankidetzan, EGAZ Txorierri Txorierriko Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten udaletako Ekonomia Sustapen eta Enplegu Zerbitzuaren bitartez. Derioko Kultur Birikan egindako ekitaldi batean aurkeztu zen ostiralean.

Landuko diren lerroen artean dira eraldaketa digitala eta teknologikoa, industriaren deskarbonizazioa eta baliabideen kudeaketa hobea, berrikuntza, espezializazio industrial adimendunaren sustapena, talentuaren atzematea erraztea, eta poligonoen egokitzapenean eta modernizazioa. Zer landuko den finkatzeaz harago, nola landuko den definitu du planak, bost urtekoa epe luzeko helburu eta ekintzekin sustatuta. Epe labur horretan emango den lehen pausoetako bat da lehen eskualde mahaia antolatzea, eta hainbat lan talde sortzea.

Cristina Mugica Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerakoko zuzendari nagusiaren hitzetan, plan estrategikoak "jauzia" dakar. Izan ere, gobernantza-eredu elkarlanerakoa du oinarri, "lurraldeko ekosistema aberatseko eragile askok partekatzen duten" lan baterako. Plana Bizkaia Orekan Sakonduz sareko Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren barruan garatu da.

Egun eskualdeak Bizkaiko enpresa-lurzoruaren %23 biltzen du, eta bertan lanean aritzen dira 40.000 lagun. Izan ere, Loiuko aireportua edota Zamudioko parte teknologikoa daude bertan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK