Urriaren 16 eta 17an egingo da Egurteken hamargarren edizioa

Nazioarteko 50 erakusketari baino gehiago izango dira BECen egingo den egurrezko arkitektura eta eraikuntzaren arloko azokan

Argazkia: BEC / Egurtek Argazkia: BEC / Egurtek

Egurteken hamargarren edizioa urriaren 16 eta 17an egingo da BECen. Egurrezko arkitektura eta eraikuntzaren arloko nazioarteko foroak aurtengo edizioko berritasun nagusiak aurkeztu ditu gaur, eta Espainia, Alemania, Australia, Belgika, AEB, Frantzia eta Italiatik 50 erakusketari inguru izango dira aurten. Eraikuntza jasangarriaren eta bioeraikuntzaren sektoreetan, zurezko egituretan, egurrarekin egindako eraikuntzako materialetan eta tratamenduetan lan egiten duten eragileak izango dira, eta euren azken produktu eta soluzio berritzaileak aurkeztuko dituzte.

BECek antolatuta, erakustazokaz gain, zuzeneko ikuskizunak ere izango dira aurtengo edizioan, baita Baskegur, EAEko egurraren elkartearekin batera antolatutako jardunaldi teknikoak ere. Basoko bioekonomia zirkularra, digitalizazioa eta teknologia berriak, diseinua eta interiorismoa, eta akustika edo sua bezalako gaiak jorratuko dituzte.

David Chipperfield arkitekto eta urbanista britainiar ezaguna ere bertaratuko da, eta harekin batera Alemaniatik, Austriatik, Frantziatik, Finlandiatik eta Erresuma Batutik etorritako sektoreko hainbat adituk hitzaldiak eskainiko dituzte. Beñat Saratxagak (Behark Arkitektura, Bilbo), Carol Beuterrek (Estudio HAZ Arquitectura, Bartzelona), Maialen Sagarnak (OS3 Arquitectura, Usurbil) eta José Toralek (Peris+Toral Arquitectes, Bartzelona) ere parte hartuko dute aurtengo azokan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK