Urtarrilean eten egin da inflazioaren beheranzko joera

Urte arteko prezioen igoera %2,9koa izan da Nafarroan eta %3,5ekoa EAEn

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi duenez, KPIa %3,4an kokatu da urtarrilean. Hala, urte arteko prezioen igoerak lau hamarren egin du gora abendutik urtarrilera. Zehazki, Nafarroan %2,9an kokatu da urte arteko tasa eta EAEn %3,5ean.

Nafarroan abenduko maila berean mantendu da KPIa. Dena den, elikagaien prezioak urtebete lehenago baino %7,2 garestiago daude. Ostalaritzako prezioak %4,5ean kokatu dira eta jantzi eta oinetakoenak %3,8. Bestalde, aurreko urtearen aldean, jaitsiera handiena garraioaren prezioa izan da, %0,3 merkatu baita.

EAEn elikagaien garestitzeak eten du beheranzko joera, orain urtebete baino %7 garestiago baitaude. Ostalaritzako prezioek %5,3 egin dute gora eta alkoholdun edariak eta tabakoak %4,6.

Azpiko inflazioari dagokionez, beheranzko joeran dihardu, eta %3,6an kokatu da INEren arabera, urtarriletik bi hamarren apaldu delarik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK