World Maritime Awards sarietan hautagaitza aurkezteko epea ireki da

Itsas sektoreari lotutako proiektuei egiten zaie aitortza ekitaldian, eta hainbat sari banatzen dira

2023ko WMW sariak | Argazkia: BEC 2023ko WMW sariak | Argazkia: BEC

2025 World Maritime Awards sarien bigarren edizioa iragarri du BECek. Otsailaren 19ra arte zabalik egongo da hautagaitzak aurkezteko epea. Nazioarteko itsas industriako profesionalek haien ideia eta proiektuak ezagutarazteko aukera izango dute. Jarraian azaldutako oinarriak bete behar dituzte onartuko diren hautagaitzak: itsas industriako sektorearekin lotuta garatzeko proiektu edo ideiak aurkezten dituen edozein pertsona fisikoren, instituzio erakunderen, gobernuz kanpoko erakundeen, langile gremioren, unibertsitateren, ikastetxeren eta udalenak.

2025eko martxoaren 20an burutuko da ekitaldia, BECen dorrean, arratsaldeko 18:15ean. BECek antolatutako sarien helburua itsas sektorea sustatzea da, eta aldi berean, sektoreko eragileen lorpenak aitortzea. Horretarako, bigarren edizioan lau sari banatuko dira, honako sektore bakoitzeko sari bana: ontzigintza, arrantza, portuak eta itsas energia berriztagarriak. Epaimahaiaren epaia martxoaren 20an emango da aditzera.

Hainbat faktore hartuko ditu kontuan epaimahaiak proiektuak balioztatzeko orduan, hala nola: proiektuaren originaltasuna, sektorean duen eragina, industriari edo erronka bati ematen dion irtenbidea, sortutako etekina eta enplegua, ingurumenean duen eragina, etab. Aurkeztutako proiektu guztiek izango dute aukera, egileek hala nahi badute, proiektuak argitara emateko, sarituak izan ala ez.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK