Zabalik da Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea

Abenduaren 5etik 8ra egingo da azokaren 59. edizioa. Izena emateko epea irailaren 30ean amaituko da

Argazkia: Durangoko Azoka Argazkia: Durangoko Azoka

Zabalik da aurtengo Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-emate epea. Interesa duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde nahi banatzaileek azokaren webgunean egin beharko dute eskaria, eta irailaren 30era arte egongo da izena emateko aukera.

59. edizioa izango da aurtengoa, eta ekitaldia prestatzeko lanak hasi dituzte jada antolatzaileek. Erakusmahaien izen-emateaz gain, egitaraurako proposamenak aurkezteko eta Ikasle Goizean parte hartzeko inskripzioak ere laster zabalduko dira.

Abenduaren 5etik 8ra egingo da aurtengo edizioa, eta lau egunez euskal kulturaren topagune izango da berriz ere Durango. Landako gunea nobedadez beterik egongo da, eta kulturazaleek sortzaileek aurkeztutako lanak ezagutzeko parada izango dute beste urtebetez.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK