Zaharkitze programatuak industria iraultzarekin batera eman zituen lehen hastapenak, masako ekoizpen eta kontsumo gizartearekin batera. Produktuak gehiegi irauten zutela konturatu ziren eta, horrela, produktuak behin erosita, kontsumitzaileek produktu horiek gehiago erosiko ez zituztela. Bizitza laburragoa zituzten produktuak nahi zituzten ekoizleek.
Makineria berriekin produktu merkeagoak ekoizten hasi ziren. Hori itzela zen kontsumitzaileentzat. Baina ekoizpena hain zen handia non kontsumitzaileek ezin zuten produkzio-erritmoa jarraitu. Ekoizpenak abiadura handiagoa zuen kontsumitzailearen erosteko ahalmen edo desioak baino. Masako ekoizpenarekin prezioak jaitsi eta produktuak eskuragarriago bilakatu ziren: jendea beharragatik baino dibertimenduagatik hasi zen erosten. Ekonomia bizkortu egin zen.
Hastapenak
1929ko krisiarekin kontsumo gizartea geldiarazi eta atzeraldi ekonomikoa eman zen. Desenplegu tasek larriki gora egin zuten. Horri aurre egiteko asmotan, New York hirian proposamen bat iradoki zuten: krisi ekonomikotik ateratzeko zaharkitze programatua derrigortzea. Kapitalaren eta lanaren arteko oreka bilatzen zuten. Hala beti egongo zen produktu berrientzako merkatua, eta beraz, eskulan beharra. Kasuak kasu, zaharkitze programatua ez zen inoiz derrigortu.
1950eko hamarkadan zaharkitze programatuak berriz ere indarra hartu zuen. Orain, ordea, kontsumitzailea erostera behartu beharrean, produktua hondatu egin zelako erakartzea zen helburu. Kontsumitzaileari produktu zertxobait berriagoa, behar baino pixka bat lehenago erosteko desioa sortu behar zitzaiola zioen Clifford Brooks Stevensek.
Brooks Stevens izan zen AEBko gerraostean zaharkitze programatua zabaldu zuena. Diseinatzaile industriala, etxetresenak, auto eta trenak sortu zituen, besteak beste
Brooks Stevens izan zen AEBko gerraostean zaharkitze programatua zabaldu zuena. Diseinatzaile industriala, etxetresenak, auto eta trenak sortu zituen, besteak beste. Oso kontuan hartu zuen zaharkitze programatua eta berak ekoiztutako produktuei modernitate puntu bat ematen zien. Erosteko nahia sorrarazi nahi zuen kontsumitzaileengan.
Europan, aldiz, betirako iraungo zuten produktuak ekoizten jarraitzen zuten, AEBn ez bezala, non produktua erosi, erabili eta disfrutatu arren, ase gabeko kontsumitzailea sortu nahi zuten, bigarren eskuko merkatuan produktua saldu eta berria erosiko zuena. Kontsumitzaileak produktuaren itxuran arreta jartzen hasi ziren: produktu berri, polit eta modernoek erakartzen zieten. Diseinu eta marketina kontsumitzailea erakartzen hasi zen, merkaturatu zen azken alea nahi izateko.
Zaharkitze programatuaren lehen biktimak
1924an, Ginebran (Suitza), Phoebus izeneko talde bat sortu zuten Europako, AEBko eta baita Asia eta Afrikako kolonietako bonbilla ekoizleek. Haien helburua: munduko bonbillen ekoizpena kontrolatzea, merkatua haien artean banatzeko. Patenteak trukatzea, ekoizpena zuzentzea, eta batez ere, kontsumitzailea kontrolatzea bilatzen zuten. Jendeak bonbillak erregularki erostea nahi zuten. Izan ere, bonbillek iraupen mugagabea bazuten haientzako desabantaila ekonomikoa zen.
1881 urtean Edisonek salgai jarri zuen bere lehen bonbilak 1500 orduko iraupena zuen. 1924 urtean Philipsek 2500 orduko iraupena zuten bonbillak iragartzen zituen, harrotasunez. Bitxikeria gisa: AEBn 1901 urtetik piztuta dagoen bonbilla aurki daiteke. Soil-soilik lau aldiz itzali da, eraikuntzaren berrikuntza edo lekualdatzeagatik. Shelbyn, Ohion, ekoitzi zuten 1895 urtean, eta asmatzailea Adolphe Chaillet izan zen.
AEBn 1901 urtetik piztuta dagoen bonbilla aurki daiteke. Soil-soilik lau aldiz itzali da, eraikuntzaren berrikuntza edo lekualdatzeagatik. Shelbyn, Ohion, ekoitzi zuten 1895 urtean, eta asmatzailea Adolphe Chaillet izan zen
1924ean, baina, Phoebus taldeak bonbillen iraupena 1000 ordutara murriztea adostu zuten. Urtebete beranduago, 1925 urtean, 1000 orduko bizitza komitea sortu zuten. Gerora topatu diren dokumentuetan, bonbillen batezbesteko bizitza 1000 ordukoa ez zen beste balio batekin saltzea debekatu zutela ikus daiteke. Ekoizleek bonbilla hauskorragoak sortu behar zituzten eskakizun hori betetzeko.
Kartelaren presiopean ekoizpen etxeek 1000 ordu baino gutxiago iraun behar zuten bonbillak sortzen hasi ziren. Phoebusek burokrazia gogorra jarri zuen ekoizleek arauak betetzeko. Kontrolak ezartzen zituzten bonbillak haien araupekoak izateko. Baldintzak betetzen ez baziren, ekonomikoki gogor zigortzen zituzten bonbilla ekoizleak. Bi urtetan bonbillen iraupena 2500 ordukoa izatetik 1500 baino gutxiago izatera pasa zen. 1940ko hamarkadan Phoebus taldeak bere helburua erdietsi zuen: bonbillak 1000 ordu besterik ez zituen irauten. 100.000 ordu irauten zituen bonbilla sortzera iritsi ziren arren, inoiz ez ziren merkaturatzera iritsi.
Kartelaren presiopean ekoizpen etxeek 1000 ordu baino gutxiago iraun behar zuten bonbillak sortzen hasi ziren. Phoebusek burokrazia gogorra jarri zuen ekoizleek arauak betetzeko. Kontrolak ezartzen zituzten bonbillak haien araupekoak izateko
1940an Dupont’sek hari sintetiko iraultzailea asmatu zuen: nylona. Sekulako aurrerapena izan zen emakumentzako galtzerdientzat, baina gutxi iraungo zuten. Oso erresistenteak ziren, eta beraz, gehiegi irauten zuten merkatuak funtzionatzen jarraitu zezan. Dupont’sek, horren aurrean, agindu berri bat eman zien langileei: hari hauskorragoko galtzerdiak sortu behar zituzten jendeak erosten jarraitzeko.
Gaur egunera etorriz, Ipod musika-erreproduzitzailea erosi zuen erosle bati bateria hondatu eta Apple enpresa ekoizlera deitu zuen produktuaren bateria alda zezakeen galdetuz. Honakoa gomendatu zioten: berri bat erostea. Kasua ezagun ein zen, eta San Frantziskoko abokatu batek Apple multinazionala salatzea erabaki zuen. Talde salaketa bat prestatu zuten 2003an. Jabetu ziren, hasieratik, ipodeko bateriak bizitza mugatua izateko ekoitziak izan zirela. Salaketa-egilea eta Apple enpresa adostasun batera iritsi ziren. Applek bateriak ordezkatzeko zerbitzua sortu eta produktuaren garantia bi urtera luzatu zuen.
Ingurumen eta ekologian kalte larriak
Zaharkitze programatuak geroz eta arazo larriago bilakatu da, are gehiago teknologia berrien garapenarekin. Izan ere, etengabeko hondakinak sortzen ditu ekonomikoki aberatsak diren herrialdeetan. Horiek ekonomikoki pobreak diren herrialdeetan amaitzen dute, besteak beste, Ghanan. Bertara hondakin elektronikoz beteriko edukiontziak iristen dira, hondatuta dauden eta jatorriko herrialdean inork nahi ez dituen ordenagailu eta telebistekin. 2022 urtean, UIT eta Unitarren arabera, munduak 62.000 milioi hondakin elektroniko sortu zitren eta horren guztiaren hiru laurdenek Afrikako zabortegietan amaitu zuten. Soilik hondakin horien %22,25 berreskuratu zen, berrerabiltzeko. Horrek esan nahi du, berun, nikel, kadmio, kobalto, eztainu eta aluminiozko milaka kilok zabortegietan amaitzen dutela, osasun eta ekologiarentzat duen kaltearekin. Eustaten arabera, EAEn, 2023 urtean, 17.108,4 tona hondakin elektroniko bildu ziren, eta horietatik %71,5 berrerabili edo birziklatu ziren.
Nazioarteko tratatu batek hondakin elektronikoak ekonomikoki pobreak diren herrialdeetara eramatea debekatzen du, baina horien atzean dauden pertsonek modua badute hori egiteko: bigarren eskuko produktu moduan deklaratzen dituzte. Ghanara iristen diren hondakin elektronikoen %80 baino gehiago ezin dira erreparatu eta herrialde guztian zehar dauden zabortegietan amaitzen dute. Sekulako kaltea sortzen du horrek ekologian. Hori dela eta, zabortegiak dauden inguruetan ibaiak desagertu dira, bertako fauna eta floran ere kalte eragin nabarmena eman da.
Nazioarteko tratatu batek hondakin elektronikoak ekonomikoki pobreak diren herrialdeetara eramatea debekatzen du, baina horien atzean dauden pertsonek modua badute hori egiteko: bigarren eskuko produktu moduan deklaratzen dituzte
Hondakin elektroniko edo “bigarren eskuko” elektrogailuak bidaltzen dituztenek arrazoiketa badute: Europa eta AEB, eta Afrikako herrialdeen arteko arrakala digitalarekin amaitu nahi dute. Baina horrek ez du inolako zentzurik iristen diren hondakin elektronikoak tratatu ezin badira. Urte hauetan guztietan ezkutatu den hondakina gaur egunera iritsi da eta saihestezina da. Ez dago lekurik hondakin horiek tratatzeko. Baliabide natural eta energetikoak mugatuak dira eta munduak duen ekoizteko modua aldatu beharra dago. Aztarna ekologikoak ezin du mundua baino handiagoa izan.