Arabako Foru Ogasunak 430,6 milioi euro bildu ditu martxoan, iazko epe berean baino %5,6 gehiago. Horrek "jarduera ekonomikoaren joera positiboa" islatzen duela azaldu du Aldundiak, iazko urtearekin alderatuta diru-bilketa 22,7 milioi euro handitzea ahalbidetu duelako. Gainera, Arabako Ogasunak zuzeneko nahiz zeharkako zergek bilakaera ona izan dutela azpimarratu du, %6,2ko eta %5,6ko igoerak izan baitituzte, hurrenez hurren.
Zuzeneko zergetan, Aldundiak 260,7 milioi euro bildu ditu guztira, 2023an baino %6,2 gehiago. Zehazki, PFEZean 243,1 milioi jaso dira guztira, iazko epe berean baino %7,7 gehiago. Gainontzean, sozietateen gaineko zergarekin aurreko urtean baino 2,3 milioi euro gehiago bildu dira, guztira 11,8 milioi euro (%24,8 gehiago).
Zeharkako zergei dagokionean, Arabako Ogasunak 166,9 milioi euro bildu ditu guztira, iaz baino %4,4 gehiago. BEZetik, 118,7 milioi euro (%6,6) jaso dira, (%6,6 igoera) eta hidrokarburoetatik 26,5 milioi euro, 2023an baino %6,9 gutxiago.
Eman izena EnpresaBIDEA eta zure helbidean jasoko dituzu berrikuntzarekin lotutako historiak. Gainera, soilik harpidedunentzako hainbat abantailaren berri izango duzu
Zure datuak bidali aurretik, irakurri informazio hau: DATU BABESAREN OINARRIZKO Datuen arduraduna: EnpresaBIDEA, SL. Tratamenduaren helburua: Inprimaki honen erabiltzaileek bidaltzen dizkiguten informazio eskaerei erantzun. Legitimazioa: Interesdunaren baimena bere datuekin inprimakia bidaltzean. Hartzaileak: Gure betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren langileak, enpresako zuzendaritza eta zerbitzu-hornitzaileak. Ez ditugu zure datuak hirugarrenei lagako. Dagozkizun eskubideak: Zure datuak sartzeko, zuzentzeko eta/edo ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, pribatutasun-politikan zehatz-mehatz azaltzen den moduan, helbide honetara joz: info@enpresabidea.eus. Informazio gehigarria: Informazio gehiago behar ezkero, kontsultatu pribatutasun politika.