2023an 52.000 tona CO2 isurketa saihestu ziren EAEn

EEEren arabera, aurreztutako energia kontsumoa 29.000 petrolio tonaren baliokidea litzateke

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

2023an, 29.000 petrolio tonako energia kontsumoa aurreztu ziren EAEn, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) azaldu duenez. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxe eta enpresetan aurreztutako energia hori, 133.000 etxebizitzetako urteko kontsumoaren baliokidea litzateke, hots, erkidegoko etxebizitzen %15.  Era berean, atmosferara 52.000 CO2 tona isurketa saihestea ekarri du horrek.

EEEk 15 programa kudeatzen ditu egun, eta 27.000 laguntza eskaera jaso dituztela jakinarazi dute. Eskaera-bolumen hori aurreko ekitaldian jasotakoaren bikoitza da, eta erakundearen arabera, “argi eta garbi erakusten du euskal gizartearen kontzientziazio-mailaren igoera”.

Sektoreka, industria sektorea nabarmetzen da energiaren aurreztean. 2023an 19.000 petrolio-tonaren baliokidea aurreztu baitzen. Ondoren datoz zerbitzuen eta etxebizitzen sektorea eta garraioarena.

Hala, EEEk jakinarazi duenez, 60 milioi euro bideratu zituen iaz efizientzia energetikoaren aldeko eta energia berriztagarriak ezartzeko programetara. 6.000 eskaera inguru efizientzia energetikorako eta energiaren arrazoizko erabilerarako laguntza-programetarako izan dira, eta beste 6.400 energia berriztagarrien arlorako.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK