
Abantoko (Bizkaia) azpiestazio elektrikoa handitzeko lanak hasi ditu Red Electricak. Argindarra garraioa kudeatzeaz arduratzen den Espainiako enpresa da Red Electrica, eta Bizkaiko inguru horretan dagoen jarduera ekonomiko handiari erantzuteko asmoz ekin dio azpiegitura indartzeari.
Besteak beste, Abanto – Zierbenako parke teknologikoaren elektrizitate horniketa indartuko da lan horiei esker, eta Red Electricak aurreikusten du obrak aurtengo lehen lauhilekoan amaituta egotea. Hain justu, Imanol Pradales lehendakariak argindar sarea indartzeko eskaera egin duen egun berean jakinarazi du Red Electricak azpiestazioaren zabalkundea.
Halaber, Abantoko aspiestazioaren bigarren handitze baterako lanak abiatuko dituztela aurreratu du konpainiak. Kontsumo handiko industria enpresa bat hornitzeko asmoz egingo dute bigarren handitze hori. Jakinarazi dutenez, guztira hiru milioi euroko inbertsioa egin dute bi lanetan.