Baterien energia gordetzeko munduko biltegi handiena eraikiko du Ingeteamek

Grenergy konpainiak instalakuntza eraikitzen laguntzeko aukeratu du euskal enpresa. 1 GW-ko potentzia izango du biltegiak, eta Txileko Atacama basamortuan eraikiko dute

Argazkia: Ingeteam Argazkia: Ingeteam

Baterien biltegiratzeko mundu mailako instalakuntza handienaren eraikuntzan parte hartuko du Ingeteamek. Grenergy konpainiak Zamudioko enpresa aukeratu du bazkide teknologiko gisa, eta Txileko Atacama basamortuan sortuko dute biltegia.

Zehazki bost fasetan egingo da instalakuntza, eta baterien biltegiratzeaz gain, energia fotovoltaikoa ere sortuko du. Bai eguzki energiarentzat bai baterien potentzia eta kontrolarentzat konbertsio teknologia garatuko du Ingeteamek.

Biltegiak 1 GW-ko potentzia izango du, eta orduko 4,1 GW-ko gaitasuna. Euskal enpresaren arabera, munduan inoiz ikusi gabeko gaitasuna izango du, Txileko 145.700 etxebizitzek urte batean kontsumitutako energia kopurua sortzekoa zehazki. Halaber, urtean 147.000 CO2 tona murriztua ahalbidetuko du.

Jose Antonio Unanue Ingeteameko baterien biltegiratzeko sailaren zuzendariak Txile sektorean “apustu sendoa” egiten ari dela azaldu du. “Geroz eta proiektu gehiagok erabiltzen dute gure teknologia, eta herrialdea deskarbonizatzeko proiektuan laguntzeko aukera izatea pozgarria da”.

Ingeteamek orain hamar urte ekin zion Txilen hainbat proiektu egiteari, eta denera 68 planta fotovoltaiko instalatu ditu.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK