Bayerrek Italian duen lantegi bat energia berdez hornituko du Iberdrolak

Martxan jarri ondoren, instalazioak atmosferara 3.200 tona CO2 baino gehiago isurtzea saihestuko du

Italiako Bayerreko lantegia | Argazkia: Iberdrola Italiako Bayerreko lantegia | Argazkia: Iberdrola

Iberdrolak eta Bayer erraldoi farmazeutiko alemaniarrak lankidetza hitzarmena indartu dute, energia berdearen salerosketa-kontratu bat sinatuta Italian, 11 urterako eta 2025eko urtarrilean indarrean sartuko dena. Energia erakundearen esanetan, akordioak Bayerren eta Iberdrolaren arteko nazioarteko aliantza zabaltzen du, eta bi konpainien artean Espainian eta Mexikon kontsumo garbiagoa eta iraunkorragoa bultzatzeko dauden akordioekin bat egiten du.

Iberdrolak ohar bidez azaldu duenez, Milaneko Bayer lantegiak iturri berriztagarrietatik sortutako elektrizitatea soilik erabiliko du, eta horrek berretsi egiten du Alemaniako etxeak ingurumenaren iraunkortasunarekin duen konpromisoa. Martxan jarri ondoren, instalazioak atmosferara 3.200 tona CO2 baino gehiago isurtzea saihestuko du.

Iberdolaren rola Italian

Bigarren planta operatiboa inauguratu eta dagoeneko baimenduta dauden instalazio fotovoltaikoak amaitu ondoren, Iberdrolak 400 MWko ahalmen operatiboa izango du Italian 2025ean.

Gainera, Italiaz harago, konpainiak epe luzerako energia salerosteko akordioak sinatu ditu Erresuma Batuan, Estatu Batuetan, Brasilen eta Mexikon. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK