Ekonomiaren elektrifikazioa eta digitalizazioa, sare elektrikoen nazioarteko topaketan aztergai

JIEEC jardunaldien hemezortzigarren edizioa urriaren 9an eta 10ean egingo da, Bilbao Exhibition Centren

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Sare Elektriko Adimendunen Nazioarteko Jardunaldien (JIEEC) XVIII. edizioa egingo da urriaren 9an eta 10ean, Bilbao Exhibition Centren (BEC). Jardunaldiaren antolatzaileak dira Tecnalia, EEE Energiaren Euskal Erakundea eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua.

Jardunaldien helburua da sarea digitalizatzeko erronkak eta eskaria gehiago elektrifikatzeko irtenbideak aztertzea. Horrez gain, aztergai izango dira elektrifikazioaren garapenean eragina izan dezaketen alderdi geopolitiko globalak. Jardunaldietan 150 adituk baino gehiagok hartuko dute parte. Enpresak ere protagonistak izango dira, eta haien artean sektore elektrikoak dituen egungo aukerak zein erronkak partekatuko dituzte.

Orotara lau saio antolatu dituzte: asteazken goizean bat, arratsaldean beste bat, eta berdin ostegunean. Lehen saioan nazioarteko adituek eta hainbat erakundeetako ordezkariek eztabaidatuko dute gai geoestrategikoen inguruan; bigarren saioan, adituz osaturiko mahai inguru bat egingo da, eta hainbat gai jorratuko dituzte (behe-tentsioko sarearen kudeaketa eta operazioa, sare elektriko adimendunen garapenarekin erlazionatutako ekipo, teknologia eta hardware- eta software-soluzio berrien berrikuntza…); hirugarrenean, Espainiako estatuko banaketa sareko operadoreentzako estrategia, aukerak eta erronkak aztertuko dira; eta, azkenik, laugarren saioan, ekonomiaren elektrifikaziorako irtenbide teknologikoak jorratuko dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK