Energia konpainien zerga urtebetez luzatzea adostu dute

Espainiako Gobernuak ezkerreko bazkideekin akordioa lortu du eta neurria luzatuko dute lege dekretu bidez

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Espainiako Gobernuko Ogasun Ministerioa eta Parlamentuko hainbat alderdi bildu ziren atzo energia enpresa handiei orain arte ezarritako zerga luzatzeko akordioa adostu asmoz. Ados jarri dira eta urtebetez luzatuko dute zerga, errege lege-dekretu baten bidez.

Jesus Gascon Espainiako Ogasuneko Estatu idazkaria, Ione Belarra Podemosen burua, Manuel Lago eta Txema Guijarro Sumar alderdiko diputatuak, Pilar Vallugera ERCko parlamentaria eta Oskar Matute EH Bilduren ordezkaria bildu ziren ordubete inguru iraun zuen bileran. EAJ eta Juntsen ordezkaririk ez zen izan. Horrela, lege dekretuak ez du nahikoa babesik izango Kongresuan haren berrespena bozkatu behar denean, dagoeneko ezaguna baita EAJk eta Juntsek legearen aurka bozkatuko dutela.

Podemosek Espainiako Gobernuari zerga erreforma babesteko eskatu zion baldintza zen. Lege proposamen bat egin nahi zuen Podemosek, baina azkenean dekretu bidez lortu dute neurria urtebetez luzatzea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK