EEEk 296 milioi euroko inbertsioak sustatu zituen trantsizio energetikoan

Energiaren Euskal Erakundearen bitartez 91,3 milioi euro inbertitu ziren

Argazkia: Europa Press Argazkia: Europa Press

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) iragarri du 2024an 91,3 milioi euro inbertitu dituela laguntza-programetan, helburu izanik energia aurrezten eta trantsizio energetikoa lortzen lagunduko duten proiektuak sustatzea. Orotara, 9.687 laguntza eskaera erregistratu ziren urtean zehar, eta 296 milioi eurotik gorako inbertsioak sustatu ziren. 

Hala, azaldu dutenez dirulaguntzen bidez inbertitu den euro publiko bakoitzeko 3,2 euro pribatu eragin ditu, eta batez beste egitasmoei %30etik gorako laguntza eskaini zaie. Hainbat sektoretan inbertitu da: energia eraginkortasun handiko teknologian, motorizazio elektrikoko ibilgailuetan, autokontsumorako energia ekoizpen termiko zein elektrikoan…

Beste datu batzuk ere argitaratu ditu EEEk. Besteak beste, 81,5 megawatt (MW) berriztagarriko (hala nola, energia fotovoltaikoa, eolikoa eta termikoa) instalazioak sortu dira dirulaguntzen bitartez; 23,2 milioi euro bideratu dira mugikortasun elektrikoa sustatzera, zeinak 114,9 milioi euroko inbertsioak eragin dituen; gainera, etxebizitzetako banaketa elektrikoko sareak berritzeko 295.000 euro erabili dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK