Enpresa familiarra Nafarroa energia garbietarantz bideratzeko

Ríos Renovables energia fotovoltaikoan eta energiaren eraginkortasunean espezializatzen da eta 300 MW baino gehiago jarri ditu

Ríos Renovablesek ezarritako plaka fotovoltaikoak | Argazkia: utzitakoa Ríos Renovablesek ezarritako plaka fotovoltaikoak | Argazkia: utzitakoa

2004ean lehen instalazio fotovoltaikoa konektatu zuenetik, Ríos Renovables enpresa nafarrak 400 MW baino gehiagoko proiektu fotovoltaikoen eragiketa eta mantentzea kudeatzen ditu, behar bezalako funtzionamendua ziurtatu eta eraginkortasuna maximizatzeko.

Ríos Renovables energia fotovoltaikoan eta energia iraunkortasunean dago espezializatuta. Bi jarduera-lerro horiek gauzatzeko oinarri ditu berrasmatzea eta teknologia berriak.

Lidia Ríosek Ríos Renovableseko zuzendariorde lanetan darama bi urte dagoeneko. 25 urte ditu eta Ribaforada herrian jaiotakoa da. Nafarroako Unibertsitateagatik Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu ostean, urtebetez aritu zen EY enpresan auditore gisa, instalazio fotovoltaikoen enpresara salto egin arte.

Aitaren pausoei jarraiki

1989an Lidiaren aitak, Adalberto Ríosek, enpresa honen lehen hazia erein zuen, Montajes Eléctricos Ríos izeneko enpresa sortuz. “Elektrizista gisa egiten zuen lan”, azaldu du alabak. Hiru urte beranduago hasi zen energia berriztagarrien aldeko apustua egiten. 2004tik aurrera instalazio fotovoltaikoak eskala handian ezartzeaz gain, 2009an merkatu italiarrera egin zuen salto. “Orain arte, Espainian 250 MW baino gehiago eta Italian 50 MW eraiki eta martxan jarri ditugu”, gehitu du.

Ríos Renovablesek industriaren joerak jarraitu eta haren sailetan integratzen ditu “bezeroei euren beharretara egokitutako irtenbiderik aurreratuena eskaintzeko”. Horregatik, 2010ean erabaki zuten negozioa dibertsifikatzea, eraginkortasunera eta energia termikora zabalduz.

Lidia Ríos (zuzendariordea): "Orain arte, Espainian 250 MW baino gehiago eta Italian 50 MW eraiki eta martxan jarri ditugu”

2015an argiztapen publikoko proiektuak hasi eta instalazio termiko berritzaileak garatzen hasi zen. 2018an instalazioen eraiketa eskala handian suspertu eta hurrengo urtean autokontsumozko ekimena bultzatu zuten. Azken lau urtetan BESSen inbertitzen hasi eta Txileko merkatuan sartu da.

Autokontsumo
Autokontsumorako diseinatutako instalazioak | Argazkia: utzitakoa

“Gure kontrol zentrotik, gure proiektu guztien funtzionamendua eta mantentze-lanak kudeatzen ditugu, baita hirugarrenenak ere, funtzionamendu zuzena bermatzeko eta eraginkortasuna maximizatzeko”, ziurtatu du Ríosek.

Planta fotovoltaikoen dibisiotik biltegiratzera

Egun, Ríos Renovablesek sei negozio dibisio ditu: lehena planta fotovoltaikoak dira, barne hartzen dituena proiektuen sustapena, ingeniaritza, garapena, erosketa, eraikuntza (EPC) eta salmenta, baita haien ustiapena eta mantentzea ere. “EPC eta O&M zerbitzu osoa eskaintzen dugu, instalazio fotovoltaikoen garapenetik hasi eta dagozkien bermeekin, ondorengo funtzionamendu eta mantentze-lanetaraino”, nabarmendu du Ríosek.

Bigarrena energia-eraginkortasuna da; hau da, “berrikuntzaren, energia-eraginkortasunaren aldeko apustuaren eta BEG isurien murrizketaren bidez bezeroen lehiakortasuna hobetzea”. Zentzu horretan, enpresa arduratzen da “ingeniaritza, legeztatze, exekuzio, instalazioen abian jartze, prebentziozko mantentze-lanen eta mantentze-lan zuzentzaileen prozesu osoaz”.

Ríos Renovablesen eginkizuna da “bezeroei karbono-aztarna eta energia-kostuak murrizten laguntzea, autokontsumo sistema fotovoltaikoak instalatuz

Autokontsumoaren dibisioa ere badute. Esparru horretan, Ríos Renovablesen eginkizuna da “bezeroei karbono-aztarna eta energia-kostuak murrizten laguntzea, autokontsumo sistema fotovoltaikoak instalatuz”. Hemen ere "prozesu guztiaz” arduratzen dira, “eskaintza ekonomikoak eta azterketa teknikoak prestatzetik hasi eta instalazioaren exekuzioa, dirulaguntzen tramitazioa, instalazioaren legeztatzea, eta horien funtzionamendua eta mantentze-lanetaraino".

Beste jarduera bat energia termikoa da: “Ingeniaritza prozesu osoaz arduratzen gara. Horretarako instalazio hauek erabiltzen dituzte: eraginkortasun handiko gas-galdarak, kogenerazioa, mikrosorkuntza, biomasa, gasifikazioa, oxigeno-sorgailuak eta energia autokontsumoa.

BESS energia biltegiratzeko sistemen bateriei loturiko ildo bat ere badute. Izan ere, berriztagarrien industriaren erronka handienetako bat da "transmisio-sistemen faltak eragindako energia-galerak murriztea. Hori bermatzeko BESS sistemak proposatzea da egokiena”. Hori dela eta, sektore fotovoltaikoan duten ezagutza eta espezializazioa "aprobetxatu" nahi izan dute "urrats bat gehiago emateko eta gure ingeniaritzarekin energia-hornidura egonkortzen laguntzeko”.

Lídia Ríos (zuzendariordea): “Gaur egun gure negozio-lerro nagusia fotovoltaikoa da, baina azken urteotan hazkunde handia izan dugu energia-eraginkortasuna eta energia termikoko sailetan”

Azkenik, O&M aipatu behar da. Ríos Renovablesentzat, instalazioen Operazio eta Mantentze Osoko (O&M, gaztelanizko siglengatik) jarduerek "balio erantsia" ematen dute etorkizuneko proiektuen garapenean eta "errentagarritasun handienarekin" gainera, instalazio elektrikoen ekoizpenari eta erabilgarritasunari dagokionez ezarritako helburuak lortzea ahalbidetzen baitute.

“Gaur egun gure negozio-lerro nagusia fotovoltaikoa da, baina azken urteotan hazkunde handia izan dugu energia-eraginkortasuna eta energia termikoko sailetan”, zehaztu du Ríosek. Era berean, Ríos Renovablesentzat energia baterietan biltegiratzea funtsezko jarduera da energia-eredu jasangarriago eta eraginkor baterantz joateko. “Iraunkortasunarekin eta bezeroek energia garbi eta eraginkorretan duten konfiantza eraldatzeko gaitasunarekin konprometituta” daudela esan du zuzendariordeak.

Argiztapen publikoa LED teknologia eta kontrol adimentsuarekin

Konpainia zerbitzu energetikoetako enpresa ere bada, instalazioen berriztearen inbertsio eta betetzeaz arduratuta, baita kontsumitutako energiaren kudeaketa integralaz, operazioaz eta mantenimenduaz ere. “Lortutako aurrezpenak ziurtatzen dituen epe luzeko hitzarmenen bidez (bezeroek hileko kuota baten bidez ordaintzen dituztenak), kalitatezko argiztapen publiko zerbitzua eskaintzen du”, ondorioztatu du Ríosek.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK