GES Global Energy Sevicesek, Zamudioko Parke Teknologikoan egoitza duen enpresak, lankidetza hitzarmen bat sinatu du Mars Renewableekin gaur, urriaren 29an. Espainiako estatuan instalatuko diren baterien energia biltegiratze sistemetan elkarlanean arituko dira enpresak. Hala, GES arduratuko da Marsen bateria horien instalazioaz, martxan jartzeaz, operazioaz eta mantentze lanez, gutxienez, bi urtez. Akordioaren helburu nagusia da energia berrien integrazioa eta sistema elektrikoen egonkortasuna hobetzea, eta ondorioz, trantsizio energetikoa sustatzea.
Marsekoek GESen O&M (Operazio eta Mantentze) unitatearen esperientzia balioztatu dute, eta horregatik esleitu dizkiote lan horiek. GESekoek adierazi dute. negozioak dibertsifikatzeko helburua izanik, akordioa urrats garrantzitsu bat dela. Izan ere, GES energia biltegiratzearen merkatuan sartuko den lehenengo aldia izango da.
Mars Renewablek jada 8 GW baino gehiago ditu Europan eginiko proiektuetan, eta hitzarmen berri horrekin Espainian duten presentzia areagotuko dutela azaldu du enpresak. Gehitu dute akordioak garapenerako aukera handia eskaintzen diela bi enpresei.