Gorbeialdeako planta fotovoltaikoa eraikitzeko lanak hasi ditu Ekiola kooperatibak

Aguraingo udalerrian dagoen Ekiola Lautadako obretan eguzki-panel fotovoltaikoen %100 jarri da jada

Argazkia: Arabako Foru Aldundia Argazkia: Arabako Foru Aldundia

Trantsizio energetikorako Ekiola eguzki kooperatibak instalazio fotovoltaiko berria izango du Gorbeialdean. Eskualdea energia berriztagarriz hornituko du, eta jada azpiegitura eraikizen hasi dira. Zehazki, Etxebarri Ibiña udalerrian egongo da kokatuta, eta eraikuntza lanak 10 hilabete iraungo dute.

Ekiola egitasmoak energia komunitateak sortzea du helburu, herritarrak direlarik energia elektrikoa sortuko dutenak. Gorbeialdeako parke honek 1,25MWp-ko potentzia izango du, eta kooperatibaren 500-700 bazkide inguru hornituko ditu.

Ekiola Gorbeialdeko instalazio honek ekoitzitako energiaren kostua egonkorra izango da egituraren lehen 30 urteetan. Lehen kalkuluen arabera, prezio hori 30 €/ MWh ingurukoa izango da, eta, beraz, energia hori "oso lehiakorra" da, Arabako Foru Aldundiak nabarmendu duenez.

Bestalde, Aguraingo udalerrian dagoen Ekiola Lautadako obrei dagokienez, eguzki-panel fotovoltaikoen % 100 jarri da jada, eta planta sarera konektatzea eta lehen ekoizpen-probak maiatzean hastea espero da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK