Iberdrola eta EEE Energiaren Euskal Erakundeak eratutako Aixeindar sozietatea bi parke eoliko eraikitzeko bidean da Azazetan eta Labrazan. Gaurkoan jakinarazi duenez, Labrazako (Araba) parke eolikoak eraikitzeko administrazio baimena jaso du erakundeak. 49 milioi euroko inbertsioa egingo da azpiegituran, 5 MW-eko 8 aerosorgailu izango ditu, eta urtean 99.679 MW orduko ekoitziko ditu. Halaber, energia berriztagarri bidez, 29.951 etxe hornituko ditu.
Bi parkeek 40 MW-eko potentzia izango dute. Aixeindarren arabera, egun EAEn energia eolikoa ekoizteko gaitasuna 153MV-koa da bost parke eolikoren bidez: Oiz, Elgea, Urkilla, Badaia eta Punta Lucero. Gainera, sozietateak hirugarren parke eoliko berri bat eraikitzeko asmoa ere badu Laminorian (Araba).
Azaldu dutenez, hiru proiektu berriztagarri hauek “hegaztiak eta biodibertsitatea babesteko neurri desberdinak eta berritzaileak hartzen dituzte kontuan”. 470 bat lanpostu sortuko dira proiektu hauen eraikuntzan eta denera 107.000 etxerentzako energia garbia sortuko dute.