Iberdrolak autokontsumorako 153.000 kW-ko gaitasuna du instalatuta egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta guztira, 8.000 kontratu berri sinatu zituen iaz. Energia konpainiaren i+DE banatzaileak kudeatzen ditu instalakuntza guzti hauek, eta jakinarazi dutenez, 2022arekin alderatuta, autokontsumorako azpiegitura nabarmen handitu dute. Zehazki, Espainiako estatuan, batez beste %114 hazi da energia berdea sortzeko gaitasuna.
EAE “energia berde eta autokontsumorako erreferentziazko” eremua dela dio energia konpainiak. Espainiako estatuan, denera 200.000 autokontsumorako kontratu sinatu dituzte, eta energia berdea sortzeko 1.690 MW instalatu dira. Tentsio baxu eta ertaineko sareetan txertatu da energia gaitasun hau, eta Iberdrolaren arabera, 296 CO2 tona isurketa saihestuko dira modu honetara.