COP28ren testuinguruan, aliantza sinatu du beste behin Iberdrolak Masdar Abu Dhabiko Emirerriaren energia berriztagarriko taldearekin. Bien artean 15.000 milioi euro bitarteko inbertsioa egingo dute itsas-energia eolikoko eta hidrogeno berdeari loturiko proiektuetan, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen.
Alemaniako Baltic Eaglen eginiko inbertsio partekatua arrakastatsutzat jo dute bi taldeek, eta hori dela eta hitzarmen berri bat izenpetu dute. Elkarlan berri horren lehen urratsa izango da Erresuma Batuko East Anglia 3n elkarrekin inbertitzea, 14.000 MWkoa. Eraikuntza fasea dagoeneko hasi bada ere —2026ko azken lauhilekorako martxan izatea espero da—, partaidetzaren alorra negoziazio fasearen amaieran dago. Antza, 2024ko lehen hiruhilekoan sinatu liteke, eta bertan Masdarren partehartzea %49 bitartekoa izatera iritsi daiteke.